Diapositiva 1 - WordPress.com

Download Report

Transcript Diapositiva 1 - WordPress.com



Hasiera batean pentsatzen zen
materia guztia urez, airez, lurrez eta
suz osatuta zegoela.
Zientzia teknikak hobetzen zihoazela
materia artean elementu desberdinak
aurkitu ziren, eta horiek masa
atomikoaren arabera antolatu ziren.


Elementuen sailkapenaren aitzindaria
Döberein izan zen. Honek elementuak
hirunaka sailkatu zituen.
TRIADAK:
Cl - Br - I
Ca - Sr - Ba
S - Se - Te
Li - Na - K


Ondoren, 1862an
Chancourtois eta
Newlandsek lehenengo
aldiz aipatu zituzten
periodoak.
Chancourtoisek
zilindro baten
azaleraren gainean
kokatu zituen
elementuak.
Elementuak 45
graduko lerro batean
zeuden eta pisu
atomiko txikienetik
andienera zeuden
kokatuak

1864an,
Newlandsek
elementuak masa
atomikoaren
arabera kokatu
zituen, baina hauek
7 elementuko
taldeetan banatu
zituen, “oktaben
legea” aplikatuz.

1868an Meyer kimikari alemaniarrak,
bolumen atomikoari lehentasuna eman
zion.


1869an, Dimitri Mendeleiev kimikariak taula
periodikoa proposatu zuen elementuen sailkapena
egiteko. Pisu atomikoen arabera ordenatu zituen
elementuak lerroka eta zutabeka.
Meyerren taularekiko zenbait posizio
aldaketa egin zituen.

1914an Moseleyek elemtuen
kokapenaren arazoa konpondu zuen
elementu bakoitzari zenbaki atomiko
bat ipiniz.

Gaur egun zenbaki atomikoen arabera
antolatzen da.
Mendeleiev (1834-1907)


Elementuak zenbaki atomiko handiagoren
arabera kokatzean, periodikoki errepikatzen
dira haien propietate fisiko eta kimikoetako
asko.
Mendeleievek hutsuneak utzi zituen orduan
ezagutzen ez ziren elementuentzat. Gerora
aurkitu dira toki horietan egon behar zuten
elementuetako batzuk, eta beste batzuen bila
ari dira oraindik. Taula periodikoa, beraz,
etengabe ari da eguneratzen.
Moseley (1887-1915)


Taula horrek 18 zutabe ditu eta
elementu bakoitzak bere lekua betetzen
du Z zenbaki atomikoaren arabera,
baina betiere gorakako segidan.
Metalak eta ez metalak bereizita
daude.
 Gas
nobleek periodo bakoitzaren
amaierako zatia betetzen dute.

Lur arraroak (lantanidoak eta
aktinidoak) taulatik kanpo daude,
bakoitzak 14 elementu dituen bi
lerrotan.



Taula periodikoak 7 lerro horizontal edo
periodo ditu, 1etik 7ra zenbakituak.
Horrez gain, 18 zutabe bertikal edo talde ditu,
1etik 18ra zenbakituak. Bestalde, antolaketa
honez gain, ohikoa da S, P, D eta F izeneko
lau bloke aipatzea; balentziaren geruza
dagoen orbitalaren arabera egiten da
antolaketa hori.
S blokea, 1. eta 2. taldeetako elementuek
osatzen dute.


P blokea 13.etik 18.erainoko talde
guztiek osatzen dute, beraien
balentziako elektroiek p orbitalak
betetzen baitituzte.
Gas nobleak 18. taldeko elementuak
dira, balentzia geruza erabat beteta
dute.


D blokeko elementuak taularen
erdialdean daude eta 3tik 12ra
bitarteko taldeak osatzen dituzte.
Trantsizio elementuak deitzen zaie.
F blokea barneko trantsizioelementuek osatzen dute. Bakoitzak
14 elementu dituen bi sailek osatzen
dituzte eta (n-2) mailako f elektroi
orbitalak betetzen dituzte

Tabla Periódica (Spanish Periodic Table)
 Engells
 Asier
Bello
Ortuondo
 Sharay
Hernandez