Propietate periodikoak

Download Report

Transcript Propietate periodikoak

PROPIETATE
PERIODIKOAK
ERRADIO ATOMIKOA
 Atomoak ez dauka muga zehatzik
beraz ezin da bere tamaina zehatza
kalkulatu. Beti atomoaren gutxi
gorabeherako tamaina kalkulatzen da.
 Elementu bakoitzak erradio
atomiko desberdin bat du eta horren
arabera bakoitzaren tamaina neurtu
daiteke.
E R R A D I O AT O M I KOA
K A L K U L AT Z E N
 Atomoaren tamaina neurtzeko aukera bat,
solidoetan bi atomoen arteko distantziaren erdia
neurtzea da. Teknika hau, elementu metalikoei
ondo egokitzen zaie.
 Ez-metaletan atomoen tamaina neur daiteke
ondoko bi atomoen arteko distantziaren erdia
eginez (lotura kobalenteetan).
 Atomo isolatu baten tamaina ez da posible
neurtzea.
ATOMOAREN TAMAINA
 Atomoaren tamaina (erradio
atomikoa) ezaugarri periodikoa da; hau da,
bere balioa taula periodikoan elementuak
duen kokapenarekin erlazionatuta dago.
 Periodo batetan (taula periodikoaren
fila batetan) atomoaren tamaina
txikiagotzen doa eskuinerantz joatean.
 Talde (zutabe) batetan, erradio
atomikoa handitzen da beherantz joatean.

Talde beraren barruan zenbat eta handiagoa izan
zenbaki atomikoa, handiagoa da erradio
atomikoa.

Periodo beraren barruan zenbat eta txikiagoa
izan zenbaki atomikoa, handiagoa da erradio
atomikoa.

Zenbaki atomikoa handiagoa bada, handiagoa da
nukleoaren karga, baina maila elektronikoen
kopuruak berdin irauten du. Horregatik gero eta
sendoagoa da mailen gaineko erakarpen indarra,
eta txikiagoa egiten da atomoaren tamaina.
 Erradio Atomikoa
ERRADIO IONIKOA
 Erradio ionikoa ioien erradioa da.
 Elementu batek elektroi bat galtzen duenean katioi bilakatzen da
eta bere erradioa laburtu egiten da.
 Elementu batek elektroi bat irabazten duenean anioi bihurtzen da
eta bere erradioa luzatu egiten da.
IONIZAZIO-ENERGIA
 Elementu baten ionizazio-energia,
atomo bati elektroi bat ateratzeko energia
minimoa da.
 Energia minimo horren bidez, kanpoko
elektroia atera daiteke, baina ez barneko
mailako bat; horretarako energia gehiago
behar da.
 Ionizazio energia beti da positiboa.
Ionizazio energia handia bada atomoak
indar handiz lotuta dauka elektroia.
 IONIZAZIO-ENERGIA
I O N I Z A Z I O - E N E R G I A R E N A L D A K E TA
TA U L A P E R I O D I K O A N Z E H A R
 Periodo (fila) bereko elementuen zenbaki
atomikoa handitzean, ionizazio-energia
handitu egiten da.
 Talde (zutabe) bereko elementuen
zenbaki atomikoa handitzean ionizazioenergia txikiagotu egiten da.
 Zutabean beherantz joatean, azken
mailako elektroia kanporago dago eta karga
nuklear eraginkorra berdin mantentzen da;
energia-maila handiagoa du eta gutxiago
eman behar zaio elektroia kentzeko.
 Erradio atomikoa txikiagoa
denean nukleoak elektroiengan
egiten duen erakarpen indarra
handiagoa da eta beraz zailagoa
da elektroiak kentzea.
 Gas nobleak ez dira kontutan
hartzen oso egonkorrak direlako
.
AFINITATE
ELEKTRONIKOA
 Kanpoko elektroi bat
bereganatzean atomo batek askatzen
duen energia da afinitate elektronikoa.
 Afinitate elektronikoa negatiboa da
elementu gehienetan eta katioi
guztietan, eta positiboa elementu gutxi
batzuetan eta anioi guztietan.
A F I N I TA T E E L E K T R O N I K O A R E N
A L D A K E TA TA U L A P E R I O D I K O A N Z E H A R
 Talde (zutabe) baten barruan zenbat eta
handiagoa izan zenbaki atomikoa handiagoa
da afinitatea. Erradio atomikoa handiagoa
bada nukleoak gutxiago erakartzen du
elektroia eta beraz afinitatea handitu egiten
da.
 Periodo (fila) baten barruan zenbat eta
txikiagoa izan zenbaki atomikoa handiagoa da
afinitatea. Baina arau honek salbuespen asko
ditu periodoan aurrerantz joanda erradio
atomikoak txikitu egiten direlako.

AFINITATE
ELEKTRONIKOA
E L E K T RO N E G AT I B O TA S U N A
 Elektronegatibotasunaren arabera
neurtzen da zer gaitasun duen molekula
bateko atomo batek molekula horretako
elektroiak erakartzeko.
 Talde baten barruan zenbaki atomiko
txikiena dutenak dira elektronegatiboenak.
 Periodo baten barruan,
elektronegatiboenak, zenbaki atomiko
handiena dutenak dira.
 ELEKTRONEGATIBOTAS
UNA