Energia eolikoa - INDUSTRIA TEKNOLOGIA

Download Report

Transcript Energia eolikoa - INDUSTRIA TEKNOLOGIA

Energia eolikoa
Energia berriztagarriak.
Zer dira?
Energia tradizionalek ingurumenari
egiten diotena baino kalte txikiagoa
edo batere kalterik ez dute eragiten,
agortezinak edo oso ugariak dira eta
baliabide naturalen aprobetxamendua
suposatzen dute, baina inbertsio
handiak eskatzen dituzte normalean.
Hainbat mota daude:
•Eguzki-energia.
•Biomasa.
•Hidraulikoa.
•Geotermikoa.
•Itsas-energia
•Eolikoa.
Gu energia eolikoaz egingo dugu lana.
Energia eolikoaren historia.
Gizakiak gauza askotarako erabili izan
du haizearen energia, haren energía
zinetikoz balia-tuta, energia mekaniko
zuzena lortzeko. Historian zehar,
haizeak hainbat aplikazio izan ditu:
Antzinaroan, Mediterraneoan
belaontzi egiptoarrak, feniziarrak eta
greziarrak ibili ziren. VIL mendean,
haize-errotak Persian agertu ziren;
baita Holandan, Manchan... ere; garia
eta zerealak ehotzeko eta lur azpiko
ura ponpatzeko erabiltzen ziren.
Geroago, industria-makineriatarako;
zerrategietan, adibidez.
Energia eolikoa. Zer da?
Energía berriztagarri eta ez-kutsagarri honek haizearen indarrari ateratzen dio probetxu. Haizeenergiaren jatorria eguzkia da. Eguzkiak bidalitako energiaren % 2 bakarrik bihurtzen da haizeenergia.
Haizea sor dadin, tenperatura desberdina duten aire-masak egon eta mugitu beharko dirá. Hau
da, eguzkiak lurraren alde batzuetan beste batzuetan baino gehiago berotzen du, eta haizea
horrexen ondorioz sortzen da. Beste bi faktorek ere eragina dute haizearen sorreran: lurraren
errotazioak eta leku jakin bateko baldintza atmosferikoak.
Zertarako erabiltzen da?
Haizearen indarra elektrizitatea
lortzeko erabili izan da gehienbat.
Horretarako, sorgailu eolikoak
erabiltzen dira; haize-sorgailu, haizeturbina edo turbina eoliko izenez ere
ezagunak dira. Makina horiek haizeenergia energia elektriko bilakatzen
dute. Mota askotako sorgailu eolikoak
daude. Elektrizitatea sortzeko prozesua honako hau
da:
Palak haizerantz orientatu
Sorgailuaren palek haizearen bidez turbina mugitu
Turbinarekin alternadorea martxan jarri eta
elektrizitatea sortu
Non daude kokaturik sorgailuak?
Potentzia altukoak parke eolikoetan eta ozeano edo itsasoetan kokatzen dira.
OFF-SHOREA.
PARKE EOLIKOA
Sorgailu eoliko baten zatiak
Sorgailu eoliko batek honako zati hauek ditu:
1.Dorrea 40 edo 50 m luze da. egitura tronkokonikoa du, eta
altzairuzko xaflaz egina da.
2.Ontzixka 5 m luze da, eta kanpoko karkasa beirazko zuntzez
egina da. Elementu hauekditu: Abiaduraren biderkatzailea.
Elektrizitatearen ekoizpena abiadura handietan
eraginkorragoa da; abiaduraren biderkatzailea erabilita,
sorgailuaren ardatzaren abiadura areagotzea lortzen da.
Helizea. Helizearen hegalen azalera hegazkin baten hegoena
bezalakoa da. Helizeak kontrol-sistema bati konektatuta
daude, ahalik eta eraginkortasun kontrol-sistema bati
konektatuta daude, ahalik eta eraginkortasun handiarekin
funtzionatzeko. Zutoin birakariak. Turbinak bere zutoinaren
gainean biratzen du ordenagailu baten kontrolpean; horrela,
helizearen hegalak beti egongo dirá haizeari begira.
3.Errotoreko hegalak. Besoak beirazko zuntzez eginak dira.
Sorgailu eolikoen motak.
Ardatzaren arabera bi taldetan bereizten dira:
Ardatz horizontaleko sorgailuak: Hauexek dira
erabilienak garapen teknologiko eta
komertzialari esker. Ondo funtzionatzeko,
haizearekiko paralelo egon behar dute.
Potentziaren arabera, bi multzotan sailkatzen
dira:
•Potentzia baxu edo ertainekoak: (50 kW baino
gutxiago)erabiltzen duten hegal kopurua handia
izan daiteke. Landa inguruan ura ponpatzeko
erabiltzen da., eta etxeetan, elektrizitatehornikuntza osagarri gisa
•Potentzia altukoak :(50 kW baino gehiago).
Profil aerodinamikoko bi edo hiru pala izaten
dute. Haizearen abiadura zenbat eta handiagoa
izan, orduan eta handiagoa izango da
errendimendua. Elektrizitatea sortzeko sorgailu
elektrikoak dira, parke eolikoak osatzen dutenak
.
Ardatz bertikaleko sorgailuak:
Teknologikoki ez daude hain garatuak, eta
haien erabilpena eskasa da, baina etorkizun
ona dute arrazoi hauengatik:
•Ez dute orientatzeko gailurik behar, beti
ondo orientatuta baitaude.
•Erresistentzia eta bibrazio arazo gutxiago
sortzen dituzte. Kableen bidez lotzen dira.
Gaur egun gehien erabiltzen diren turbinak
hauek dira:
•Darrieus haize sorgailua. Profil konbexuko bi
palaz osatuta dago. Palak bata bestearekin
lotuta daude, eta ardatza birarazten dute.
•Savonius haize sorgailua. Bi erdizilindro
berdinez osatuta dago. Haizeak zilindroaren
azaleran eragitean, ardatzaren biraketa
sortzen du.
Energia eolikoaren abantailak eta desabantailak
Abantailak:
•Energia eolikoa guztiz berriz
•tagarria da, eta, ondorioz, agortezina.
•Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai
fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz,
gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua
indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez
da ur zikinik ez hondakinik isurtzen.
•Azken urteotako garapenari esker, esan dezakegu
gaur egun dagoeneko teknologia heldua dela, eta
prest dago beste energien errentagarritasunarekin
lehiatzeko.
•Energia-iturri merkea da eta beste energiaiturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari
eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak
kontutan hartzen baditugu.
Desabantailak:
•
•
•
Airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez,
sorgailu eolikoek handiak izan behar dute. Parke
eolikoak haizeak indartsu eta ahalik eta
jarraituen jotzen duen lekuetan kokatuta egon
behar dute eta, sarri askotan, mendi-muinoetan
jartzen dira. Hortaz, eragin handia dute paisaian.
Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta
haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu
handiak egin behar izaten dira.
Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten
diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak
besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.
Espainiako parke eolikoak:
IRITZIA.
Energia eolikoa energia berriztagarria da, ez da agortzen eta ez du kutsatzen. Energia mota hau
parke eolikoetan edo Off Shore-etan (itxasoan intalatutako parke eolikoak) jarritako errotek
ekoizten dute. Hauekin, energia kantitate handiak generatzen dira, eta gainera prezio ez oso
altuan. Hala izanda, mota honetako energiak, energia nuklearra, petroliotik lortutako energia
edo beste motatako energiak baino aukera hobea suposatzen du.
Bestalde, energia eolikoa energien munduan egokienetarikoa izan arren, bere desabantailak ere
baditu. Adibidez, parke eoliko horiek eraikitzeko zuhaitz asko moztu egin behar dira, eta
mantendu ahal izateko bideak egin eta, batzuetan, asfaltatu. Eta ez da beharrezko a esatea
horrek landaretza kutzatzen duela. Hori gutxi ez balitz, animaliei (hegaztiei batez ere) kalte
egiten die: Erroten artean distantzia egokia baldin ez badago, txoriak haien hegalen kontra
egiten dutelako. Azkenik, kontuan izan behar dugu energia eolikoa lortzeko behar diren
errota mordo horiek mendi baten buruan ikusteak begiarekiko izugarrizko impaktua eragiten
duela.
Beraz, gure ustez, energia eolikoa erabiltzea oso egokia da, baina neurri batean. Ezin ditugu gure
lurraldeetako zelai, mendi eta larre guztiak erotaz estaldu, modu zuzenean kutsatzen ez duen
energia izanda ere, ditugun zonalde berde guztiekin akabatzen badu… ¿Hori ez litzateke
baitaere kutsaketa izango? Kontuz ibili beharko gara, eta agian, energia gutxiagorekin bizitzen
ikasi.