Elikagai transgenikoak

Download Report

Transcript Elikagai transgenikoak

Elikagai transgenikoak
ZER DIRA
• Elikagai transgenikoak ingenieritza
genetikoaren bidez eraldatutako
organismo batetik eratorriak diren
elikagai motak dira.
• Hots, nahi diren ezaugarriak lortzeko
eraldatu egin diren organismoak dira
organismo bati beste bateko geneak
emanez. Beste espezie bateko
geneak hartu eta beste organismo
bati eranstea da.
• Gizakia betidanik saiatu
da bere uztak hobetzen
eta elikatzeko jaki hobeak
eta sendoagoak lortzen.
1983an lehenengo
landare transgenikoa lortu
zen eta 1994an janari
hauen merkaturatzea
onartu zen lehen aldiz.
• Ingenieritza genetikoa XX. mendean agertu zen eta
honen ezagupenak zenbait aurrerapen ekarri ditu.
Gaur egun, frekuentzia handiagoa dute gure
merkatuetan landareetatik datozen elikagai
transgenikoak. (Artoa eta garia dira erabilienak).
•Normalean, transgenikoak hiru
eremu nagusitan aurki daitezke:
Janarietan
Animalien pentsuetan
Autoen erregaietan
• Badaude
bioteknologia
begetalaren bidez
burutzen diren
prosezuak ez direla
ingenieritza genetiko
bezala kontuan
hartzen.
• Gaur egun elikagai
transgenikoek kontrol
zorrotzak gainditu
behar dituzte
merkaturatu aurretik
eta osasunerako
inongo eraginik ez
dutenak baimentzen
dira soilik
Onurak
• Elikagai transgenikoek bere alde onak eta alde
txarrak dituzte gauza guztiak bezala. Jarraian, jaki
hauek dituzten oinarrizko abantaila eta
desabantaila nagusiak azalduko dira.
• Elikagai transgenikoak
jakiak kalitate hobeagoa
izatea lortu nahi da, hau
da, haien itxura
hobeagoa izatea eta
zaporea ere ikusten
duguna bezain ona
izateko gehitzen zaizkie
animalien nahiz
landareen ezaugarriak.
• Jaki transgenikoak
hazkuntza handia
izateko, erresistentzia
izurriteekiko
garatzeko eta
janariaren
iraunkortasunaluzatze
ko balio dute.
• Esaten dutenez, espero da, elikagai hauei
esker gizabanako askoren desnutrizioa
txikiagotu egingo dela eta hirugarren
munduko gosea ere desagerrarazi ahal
izango dela transgenikoak edukita,
elikagaiak handiagoak eta elikagarriagoak
izango direlako.
Honekin batera, kulturei erasotzen dieten
bakterio, onddo, intsektu, nematode eta
birusen kontrako erresistentzia areagotu
ere egiten da.
• Teknika hauek, desagertzeko zorian
dauden espezieak ez desagertzen
laguntzen du. Guztientzako janari nahikoa
egongo zen eta ez genukeen
kontsumitzen duguna baino gehiago
kontsumituko.
Beste aldetik, erreserba
ekologikoak ez liratekeen
inbadituak izango (
basoetan landatzeko
beharrik ez zen egongo)
erabilitako lurretan landatu
ahal izango zelako.
• Gainera,
eraldatutako
elikagaiak ez dute
herbizidarik erabili
behar, horrela,
gutxiago kutsatzen
da landare bera eta
gutxiago kutsatzen
da
kontsumitzailearen
osasuna.
Intsektu izurriteak
nekazaritzarako gertaerarik
suntsigarrienak izaten dira,
horregatik, ingeniaritza
genetikoa landare eta fruituak
hauengandik babesteko erabilia
izaten da; landareak nahiz
animaliak erresistenteagoak
bihurtzen ditu.
• Landarezkoen produkzioko
kostuak murriztu egiten dira
eta landarean datzan nitratoak
gutxitu eta muturreko
tenperaturen aurkako
erresistentzia handiagotzen
da. Eta landare transgeniko
batzuek produktu
konbentzionalen kalitatea
zaintzen dute. Honi esker,
nekazarien errendimendua
hobeagoa izango da.
Jaki transgenikoak sortuz, ur
premia gutxiago eta lehortearen
aurreko erresistentzia handiagoa
edukitzea ere lortzen dugu.
DESONURAK
• Ez dakigu zihurtasunez onak edo
txarrak diren osasunerako. Gisa
honetako laboreak ez daude
kontrolpean eta ondorioz eragin
asko ezin da aurreikusi ere egin.
Ingeniaritza genetikoak
eskainiriko teknikak, gizateriaren
zerbitzura jarri beharrean, interes
politiko eta komertzial ugari
dituzten multinazional erraldoien
esku jarri dira.
Toxina berrien edo substantzia alergikoen
agerpena zientifikoki ez da alderatu
oraindik. Elikagaietan sartutako gene
batzuk ez dute oraindik giza dietan parte
hartu, honek kalte larriak ekarri ditzake
• Azkenik, peztiziden
erabilerak, langileen osasuna
arriskuan jartzen du
EZTABAIDA
• Eztabaida gehienbat osasun-arazoetan
kokatu da. Gaur egun, mundu osoan
ematen da elikagai transgenikoen
eztabaida. Zenbait herrialdeetan, elikagai
transgenikoen kontra dauden zenbait talde
sortu dira. Aktibista gehienak ekologistez,
kontzumitsailearen eskubideen aldeko
elkarteez, eta zenbait zientzilari eta
politikariz osatuak daude.
Azken aldian elikagai
transgenikoei buruz
proba zientifikorik egin
gabe zenbait baieztapen
eman dira;
transgenikoak
nutritiboagoak direla eta
ingenieritza genetikoak
onura izugarriak
ekarriko dituela
nekazaritzan
medikuntzan besteak
beste.
• Hala ere, jaki hauen sorketa eta erabilerak
ikuspuntu desberdinak eragin ditu mundu
osoan zehar. Oraindik, inor ez delako gai
izan genetikoki eraldatutako elikagaiak
osasunarentzat txarrak direnik erakusteko.
Kontsumitzaileen kezkak ingenieritza
genetikoarekiko gaur egun ugariak
dira. Ingenieritza genetikoak
geneak espezie batetik beste
batera transferitzea posible egiten
du, ezinezkoa den zerbait ugalketa
sexualean.
Honi buruz eztabaida asko daude
kontsumitzaileek ez dakitelako elikagaiak
eraldatzeko prosezu hau kaltegarria den
ala ez osasunerako edo eta erreakzio
kaltegarriren bat erangingo duten denbora
pasa ahala, tumoreak eta minbizia diren
bezala.
• Alde dauden taldeek diote genetikoki
eraldatutako elikagaiak osasunarentzat
onak direla elikagai gehiago dutenez eta
hondakin gutxiago sortzen denez poluzio
kimikoa murrizten delako.
• Naturala izateak beti ez duela esan nahi
ona denik esaten dute baita ere eta
zenbait adibide jarri dituzte, besteak beste:
janari batzuk ondo prestatzen ez badira
toxikoak izan daitezkeela adibidez.
• Kontrako taldeen eskaerarik garrantzitsuena,
elikagai transgenikoek etiketa bat eraman
dezatela izaten da, ez daudelako zihur hauen
propietateak kaltegarriak diren ala ez gizakion
osasunerako, ingurumenerako, aldaketa
kulturalenerako eta ekonomiarentzako eta
arrazoi etikoak ere argudiatzen dituzte.
ELIKAGAI
TRANSGENIKOEN
INGURUKO
POLEMIKA
Elikagai transgenikoak
gaur egun errealitate bat
dira, gure merkatuetan
dagoz eta eztabaida
gogorra sortu da elikagai
ingurumenean eta gizaosasunean eragiten
duten ondorio
kaltegarrien inguruan.
Europan aspaldi samarrekoa da elikagai
transgenikoei buruzko eztabaida hau.
Horiek merkaturatzeak eztabaida sozial
eta zientifiko latza piztu du horrelakoen
mesede eta kalteak direla eta. Estatu
Batuetan, orain arte, ez da horrelakorik
gertatu, elikagai transgenikoen eztabaida
Estatu Batuetara ere iritsi da dagoeneko.
• Duela gutxi, Michiganeko BattleCreek
hirian, Greenpeace erakundeko kide talde
batek protesta ekintza egin zuen Kellogg
enpresaren egoitzan. Jakina denez,
Kellogg enpresak zerealak saltzen ditu,
genetikoki eraldatutako hazietatik
ateratako zerealak hain zuzen ere.
• Handik egun batzuetara, Greenpeace
erakundeko beste kide batek Kellogg
enpresaren lana ezbaidan jartzen zuen
ekintza ikusgarria egin zuen.
Estatu Batuetako Elikagaien
eta Sendagaien Elkarteak
elikagai transgenikoei
buruzko jardunaldiak
antolatu zituen. Jardunaldi
haietan ezusteko
gonbidatua agertu zen,
Kellog etxeko tigre sonatua,
baina Frankenstein-en
jantziekin, prentsa
britainiarrak Frankenstein-en
elikagaiak deitzen baitie
transgenikoei.
Tigrea ez zen bakarrik agertu,
berarekin batera tximeletaz
jantzitako haur-talde bat ere
bazegoen eta. Haur
tximeleta taldeak artoa jan
eta heriotza antzeztu zuten.
Ekintza horren bidez ikerlari
talde batek duela gutxi egin
duen aurkikuntzari
oihartzuna eman nahi zioten,
genetikoki eraldatutako
artoak monarca espezieko
beldarrak hil ditzakeela
adierazi baitute
ikerlariek.Baina oraindik
inork ez du probatu
transgenikoak osasunerako
txarrak direnik.
Duela gutxi, arto transgenikoa
landatzea debekatu zuen Alemaniako
Gobernuak, ingurumenerako
arriskutsua delako. Ingurugiroaz gain,
kontsumitzaileen kezka osasuna ere
bada. Horregatik, produktu hauek
agerian uzten dute Europar
Batasunaren barnean dagoen arazoa.
Oraingoan ere, ika-mika nagusi.
Urtetik urtera, geroz
eta azalera
handiagoa ematen
diete nekazariek
transgenikoei, eta
geroz eta herrialde
gehiagotan onartzen
dira genetikoki
eraldatutako
barietateak.
Transgenikoek
nekazaritzan eragiten
dituzten ondorioak
Barazki-espezie
desberdinen arteko
kutsadura genetikoa
sortu daiteke.
Frogatuta dago
genetikoki
eraldatutako barazki
batek landare basatiei
‘genearrotza’
transferitzen dietela
eta horrek kutsadura
eta kaltea eragin
dezakeela.
Ez dago elikagai tradizionalekin
parekatzerik. Elikagai tradizionalak, milaka
urteetako aukeraketa-prozesuaren
emaitza izanik, beti ingurune naturalean
garatu izan dira, eta landare mota
bakoitzaren berezko geneak dauzkate.
Elikagai transgenikoen kasuan, berriz, arto
ale batean arrain baten genea duen
ezaugarria topatugenezake.
Ez dute plagen kontra bakarrik
egiten eta batzuetan intsektu
ongarrien kontra baita ere. Argi
dago elikagai transgenikoek
ekosistema aldatzeko gaitasun
handia dutela. Barazki transgeniko
batek, beraiek erasotzen dituzten
intsektuak desagertzeko balio dute,
eta epe laburretan edo ertainetan
ekosistemaren oreka apurtu.
Multinazional estatubatuar batek sortu zuen transgenikoen
mota bat ‘terminator’ izenekoa.
Barazkiek sortutako haziak ‘antzuak’ dira. Hori dela eta,
nekazariek ezin izango dute uzta batetik haziak atera eta uzta
berrirako aprobetxatu. Horregatik, haziak multinazionalei erosi
beharko diete berriro landatu ahal izateko,
multinazionalenganako sekulako menpekotasuna sortuz.
Zorionez, Greenpeacek zeresan handia izan
zuen. Monsanto enpresak terminator haziei
buruzko ikerketak alde batera ixteko erabakian.
Gaur egun arazo hau baztertuta dago, baina ez
amaituta. Multinazionalek bere nahia inposatu
ezkero, milaka urteetan zehar nekazarien jabetza
izan diren ondasunak, multinazionalen eskuetara
joango dira.
Elikagai transgenikoak
merkatuan
Historia osoan elikagai ebaluatuenak dira eta
merkaturatu aurretik osasun-baimen bat behar
duten bakarrak, sendagaiek behar dutenaren
antzekoa. Etiketan argi eta garbi adierazi behar
da elikagaia genetikoki aldatutako organismo
batetik hasita sortu dela.
Arau honetatik kanpo
gelditzen dira haragia,
esnea eta pentsu
transgenikoekin elikatutako
animalien zernahi produktu.
KONPONBIDEA:
Gaur egungo nekazaritza ez litzateke multinazionalen
eskuetan izan beharko, hau da, landatzen dituzten
elikagaiak beste guztiei eragiten baitie. Multinazionalek
zer landatu behar den eta non landatu erabakitzen
dutenean ez dituzte biztanleen beharrak kontuan
hartzen, interes ekonomikoa baizik, eta beraien
onurarako.
Elikadura Subiranotasunak baita eragin handia duk, honek
zer esan nahi du, estatu bakoitzak bere nekazaritzapolitika eta elikadurari dagokien politikak ezarri beharko
lituzke garapen jasangarria eta elikadura seguruak
izateko.
Gainera gutxi balitz, nekazariek hazi transgenikoak urtero
erosi behar dizkiete enpresei, eta hauen menpe daude.