Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai ederra.
Download ReportTranscript Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai ederra.
Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai ederra Oriokon jolasten dugunok entrenatzeko, baina guri gauza bat gustatzen zaigu bereziki, txikia denez kalean zehar bakarrik ibiltzen gara lasai lasai. Gainera jende ospetsu asko eman dituen herria da. Ezagunak egingo zaizkizue besteen artean Oteiza, Benito Lertxundi, Andu Lertxundi, Iñaki Gurrutxaga, Korta, Gozategi anaiak….
Orio
: Orio Gipuzkoako kostaldeko herria da, Urola Kosta eskualdekoa .
2005 ean 4.505 biztanle zituen .
Mugakideak
: Iparraldean Kantauri itsasoa, mendebaldean Aia eta haratago Zarautz , ekialdean Usurbil eta Donostia eta hegoaldean Aia .
KOORDENATUAK
: 43-16 I 2-13-M Bizkaiko Golkoan hegoaldeena dagoen herria.
Orio herri bezala sortu aurretik Donostiako zati bat zen. Garai hartan Orion bizi ziren biztanleak oso gutxi ziren eta San Nicolás de Bari elizaren inguruan bizi ziren. Oriotarrek, beren herria sortu nahian, Juan I. erregeari baimena eskatu zioten herria izateko. 1379ko uztailaren 12an Orio herri bilakatu zen, erregeak hiri-gutuna eman baitzion. “Orio”edo”uriok” ura dagoen lekua esan nahi du.
1400- 1500 urteetan inguruko harrobietatik ateratako burdinaz betetako itsasonziak Oria ibaian barrena ibilzen ziren.
1500-1600 urteetan herrian bertan eta Oria ibaian zehar ontziola ugari zeuden, bertan ontziak egiten zituzten arranzarako nahiz merkatarizan jarduteko. Europako lurraldeetara bertako produktuak garraiatzen ziren eta kanpoko produktuak ekartzen ziren; horrela jarduten zuten merkataritzan. Arrantzan ere aritzen ziren bai Kantaurin baina baita urrunagoko itsasoetan ere.
1600-1800 urteetan krisia egon zen garai latz batean murgildu zen Orioko herria beste herrien antzera. Ontziak egiteko materiala ez zegoen aurreko urteetan zuhaitz asko erabili baitziren. Ez zegoen guztientzat lana. Merkataritza arriskutsu bihurtu zen gerrak zirela eta. Baleak asko gutxitu ziren gehiegi arrantzatu zirelako. Biztanleei jaten eman zien lanbide nagusia nekazaritza izan zen.
1800-2000 urteetan lantegi txikiak sortu ziren: zeramika, arrain kontserba lantegia, altzari lantegia, jostunak, alpargatagileak...
Sanpedroak
ekainaren 29an eta
Sanikolasak
abenduaren 6an.
Sanikolasetan jende ugari egoten da eta sanpedrotan berriz jende gutxi.
Sanikolas festak Orioko patroiarengatik ospatzen dira eta Sanpedroak, berriz, arrantzaleengatik. Ospakizun gehiago egoten dira:
San Martin auzoko festak
: azaroaren 11an ospatzen dira. Herriko baserritarren festa izaten da eta tradizio handikoa da.
Bisiguaren eguna
:ekaineko hirugarren igandean izaten da. Lehiaketa bat antolatzen da herriko parrileroen arten.
-
Bordeleko ardoaren azoka
: Maiatzaren 7eta 8an 1.995.urtea geroztik Orio Frantzian bordel inguruan dagoen Saintciers sur Girende herriarekin senidetuta dago .
Senidetza honen ondorioz eta 2.002 urtea geroztik azoka ospatzen da.
Jendea, bordeleko ardoa dastatzeko aukera izaten dute.
-1901eko maiatzaren 14an Orioko arrantzaleek euskal arrazako azken balea harrapatu zuten, Kantauriko balea franka izenekoa. Hori dela eta bost urtez behin maiatzaren hamalauan
balearen eguna
ospatzen da. Jende asko egoten da. Balea harrapatzen duten bitartean nahi duena baserritarrez jantzita kalejiran joaten da plazaraino. Gero aspaldian gertatuta bezala antzerkia egiten dute eta oso ondo pasatzen dugu.
Artisau azoka
: abuztuko lehenengo igandean
Estropadak
: -
Orioko ikurrina
: Abuztuko azkenengo igandean -
Arraun mugikorra.
Orio Nazioarteko Estropada Maiatzaren 7an.
Orain hamar urte baino bapore gutxiago dago. Gogorra da arrantzaleen bizitza, eta behera egin du. Oraindik, hala ere, herri arrantzalea da. Herriko plazaren parean lotuta egoten dira baporeak. Bederatzi ontzi daude bertan eta 133 pertsona aritzen dira lanean.
Otsaila aldean
hasten dute denboraldia arrantzaleek eta
antxoetan
jarduten dute nagusiki, astelenehetik ostiralera ibiltzen dira itsasoan.
Uztaila hasieran,
Orioko San Pedro festak eta gero, kainabera hartu eta
atunak
harrapatzeari ekiten diote arrantzaleek. Urrutira joaten dira eta hogei bat eguneko mareak egiten dituzte itsasoan.
Lehorrera bueltatzen direnean egun bat baino ez dute izaten lagun eta familiakoekin egoteko, hurrego egunean berriz itsasoratzen baitira. Abendura arte ibiltzen dira atunetan.
Baxurako baporez gainera baporetxo txiki asko dago Orion eta txipiroietara joaten dira. Beste asko arrain txikitara ateratzen dira: panekak, dontzeilak, itsas-kabrak....
Eta ibaian bertan geratzen dira beste batzuk, neguko gau hotzetan, angulak harrapatzeko asmoz.
B A L E A -- Orioko arrantzaleak urte askotan Ternuaraino (Kanada) joaten ziren bakailaoa eta inguru haietako baleak arrantzatzera ere.
Ekainetik urtarrilera ibiltzen ziren lurralde urrun haietan. Itsasontzietan 80 lagun aritzen ziren lanean. Hemendik eramaten zituzten beharrezko zituzten materialak: bizitzeko etxeak egiteko zurak, txalupak, labeak egiteko materiala, edariak, armak...
Orion ere 1901. urtean balea agertu zen eta mutilak.ausartu ziren balea harrapatzen eta hemen kantuan Benito Lertxundik kontatzen du orduan gertatutakoa:
I
Mila bederatzieun da lenengo urtian Maiatzaren hamalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian.
Balia agertu zan beatzik aldian.
II Haundia ba zan ere azkarra ibilian.
Bueltaka han zebilen juan da etorrian.
Ondarra arrotuaz murgil igarian.
III Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. treineruen bila.
Arpoi ta dinamitak eta soka bila.
Aguro ekartzeko etzan jende hila
IV Bost treinero juan ziran patroi banarekin.
Mutil bizkor bikainak guztiz onarekin.
Manuel Olaizola eta Loidirekin.
V Baliak egindako Uranga, Atxaga ta Manterolarekin.
salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe ango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak.
VI Bost txalupa jiran da erdian balia gizonak egin zuten bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian hila edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa.
VII Hamabi metro luze gerria hamar lodi Buztan palak lau zabal albuetan pala bi.
Ezpainetan bizarrak VIII Gorputzez zan mila ta berreun larrua.
Beste berreun mingain ta tripa barruak.
beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki.
Gutxi janaz etzegon batere galdua.
Tinako sei pezetan izan zan saldua. IX Gertatu bat jarri det egiaren alde.
Hau horrela ez bada jendiari galde.
Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak esan bildur gabe.
O r i a i b a i a Oria ibaia garrantzi haundikoa da bai luzera baita emariagaitik ere. 66 kilometroko luzera du eta 7 ibaiadar dauzka. Bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira.
Zegaman jaio eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da Orion itsasoratzen delarik.
Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dagoen industria ugariaren erruz bereziki papergintzako industria . Azken urteetan berreskuratzen ari da piskanaka bada ere.