Creo que el propósito fundamental de nuestra

Download Report

Transcript Creo que el propósito fundamental de nuestra

Slide 1

ZORIONA
REN
BILA...


Slide 2

Geluk Bonheur Glück

Ευτυχία Felicità Felicidade
Счастье Felicidad Щастие Sreca
Štěstí Lykke Kaligayahan ‫אושר‬
खश
ु Kebahagiaan Laime Lykke
Szczęście Срећа Šťastie Lycka
Щастя Hanh Phuc Zoriona


Slide 3

Hasteko
ipuin bat



Slide 4

Andere
zaharra
ozpin-botilan


Slide 5

Bazen behin anderere zahar bat ozpin-botila
batean bizi zena. Botila txiki samarra zen,
eta andere zaharrak kristalezko paretak
garbitzen ematen zuen bere denbora.
Baina horrek ernegatu egiten zuen.


Slide 6

- Jainko maitea! Hau bizi latza nirea. Botila

honetan bizi naiz eta inork ez nau ikusten!
Pozik biziko nintzateke landa-etxe batean,
lorategi txiki batekin eta parpailadun
errezelekin leihoetan. Orduan bai
zoriontsu!

Egun batean, halakoak esaten ari zela,
aingeru bat pasa zen handik, eta andere
zaharraren hitzak entzun zituen. Aingerua
errukitu egin zen, eta argi-dirdai batez
ozpin-botila landa-etxe txiki bat bihurtu
zuen.


Slide 7

Bazituen leihoetan parpailadun errezelak
eta lorategi polit bat. Andere zaharra
inguruari begiratu, eta harritu egin zen.
Kristalezko paretak desagertuak ziren.
Orain, berak desiratutako hura guztia
zeukan. Aingeruak irribarre egin, eta
bidean aurrera jarraitu zuen.


Slide 8

Handik gutxira, aingerua andere
zaharraren etxetxotik pasa zen, eta
ezaguna zitzaion zerbait aditu zuen:
- Jainko maitea, hau da bizi latza! Zeinen
etxetxo txarra eta zeinen lorategi txikia;
ezer jartzeko lekurik ere ez dago. Etxe
handiago bat nahiko nuke goialdean
solairua duena, baita lorategi handi eta
eder bat ere, eta nire gauza guztiak
jartzeko logela handi bat. Orduan bai
zoriontsu!


Slide 9

Aingeruak andere zaharraren hitzak
entzun eta errukitu egin zen, ez baitzen
andere zaharra zoriontsu. Argi-dirdai
batez, etxetxoa bi solairuko etxe handi bat
bihurtu zuen, lorategi handi batekin
etxearen atzealdean. Andere zaharrak
atseginez begiratu zion hari guztiari.
Aingeruak irribarre egin, eta bidean
aurrera jarraitu zuen.
Handik puska batera, aingerua, berriz ere,
bertatik pasa zen, eta ahots ezagun bat
entzun zuen.


Slide 10

- Jainko maitea, zeinen bizi latza! Halako

etxe handia, eta neu baino ez egiteko
guztiez arduratzeko. Hainbeste eskailera
gora eta behera, hainbeste logela
garbitzeko; hainbesteko lorategia
zaintzeko, eta laguntzeko inor ere ez.

Nahiago nuke jauregi batean bizi, nitaz
arduratuko liratekeen zerbitzariekin,
soineko ederrekin, eta ni bisitatzera
etorriko litzatekeen jendearekin. Orduan
bai zoriontsu!


Slide 11

Aingeruak hasperen egin zuen
anderearen hitzok entzundakoan. Argidirdai batez, etxearen lekuan jauregi bat
ipini zion.
Bazituen jauregiak argi-armiarma
distiratsuak, logela bakoitzean
zerbitzariak; baita lorez betetako lorategi
ederrak ere, eta haiez arduratzen ziren
lorezainak; baita soinekoz betetako
armairuak ere, eta hainbat logela
aukeratzeko; halaber, nahi beste jaki
zituen sukaldeak.


Slide 12

Jauregi hori ikusten zuenak han bizi zen
zorioneko pertsona ezagutu nahi zuen.
Andere zaharrak ezin zuen sinistu bere
begiek ikusten zutena. Aingeruak irribarre
egin eta bidean aurrera jarraitu zuen.
Handik denbora batera, aingerua
jauregitik pasa zen eta hau entzun zuen…


Slide 13

- Jainko maitea, hau bizi latza! Hainbeste
jende atenditzeko, hainbeste zerbitzari
gobernatzeko, hainbeste ibili beharra,
hainbeste logela eta pasillo, hainbeste
janari gizentzen nauena; hainbeste lore
zertan enplegatu ezinda, hainbeste ate
ireki eta ixteko. Hau bizimodua nirea…!
Eta beste ezer esateko betarik gabe,
zerbait harrigarria gertatu zen: argi-dirdai
batez, andere zaharra ozpin-botilara itzuli
zen. Eta dakigunez, han jarraitzen du
oraindik.
Cuentos para pensar – Fisher, Robert (Obelisco)

(Europako herri-ipuina)


Slide 14

Ipuinaren
inguruko
galderak


Slide 15

• Zer irakaspen edo ondorio atera dezakegu
ipuin horretatik?

• Gogoeta egin ondoren erantzun: Zoriontsu
izatea zoriaren edo zortearen baitan al
dago? Ala geure baitan dago, hau da, gure
jarrerak eta jokaerak determinatzen dute
gure zoriona? Zergatik?


Slide 16

Eta orain …
MAFALDA


Slide 17


Slide 18


Slide 19


Slide 20


Slide 21

1. ATALA


Slide 22

Badugu guztiok galdera
nagusi bat:


Slide 23

Zer helburu du gure

existentziak?


Slide 24

Ez al da gure
bizitzaren helburu
nagusia zoriona -zorion
iraunkorra- bilatzea?


Slide 25

Baiezkoan bagaude;
lehen-lehenik…


Slide 26

…zorionera edo
sufrimendura zerk
eramaten gaituen jakin
behar dugu.


Slide 27

Hori egin eta gero,
sufrimendura
garamatzana,
pixkanaka-pixkanaka…


Slide 28

…kentzen joan behar
dugu, zorionera
eramaten gaituena
landuz.


Slide 29

Hori da bidea.


Slide 30

1.1. Jarduerak
• Idatzi zure koadernoan,
bereziki zoriontsu izan
zaren egoeraren baten
oroitzapena.
• Taldeka, oroitzapen hori
besteekin partekatu.


Slide 31

2. ATALA


Slide 32

Hortaz, zoriona
bilatzeko lehen pausua
da…


Slide 33

…ohartzea zenbateraino
diren kaltegarriak
emozio eta jokaera
negatiboak…


Slide 34

…eta zenbateraino
diren onuragarriak
emozio eta jokaera
positiboak.


Slide 35

Konturatu behar dugu

emozio negatiboak, hala
nola haserrea,
ezinikusia…


Slide 36

eta haietatik
eratortzen diren
ekintzak…


Slide 37

…ez direla txarrak
gutako bakoitzarentzat
bakarrik;


Slide 38

gizartearentzat eta
munduarentzat ere
kaltegarriak direla.


Slide 39

Bestalde, kontziente
izan behar dugu


Slide 40

emozio eta jokaera
positiboen (pazientzia,
konfiantza,
adeitasuna…) onurez.


Slide 41

Izan ere, horrek
emozio eta
jokaera positiboak
landu eta garatzera
eramango gaitu.


Slide 42

Zaila izan arren,
badugu berezko barneindar bat zeregin
horretan lagunduko
diguna.


Slide 43

2.1. JARDUERA
Denok bizi ditugu emozioak:
- Zer emozio ezagutzen dituzu? Sailkatu
bi zerrendatan ezagunak zaizkizun
emozioak: zerrenda batean ondo
sentiarazten zaituzten emozioak idatzi
(hala nola alaitasuna…); beste
zerrenda batean gaizki sentiarazten
zaituztenak (hala nola haserrea…).


Slide 44

2.2. JARDUERA
Koloreak erabiliz (berdea emozio
positiboentzat eta gorria emozio
negatiboentzat) bereiz itzazu emoziomultzo horretan ondo sentiarazten
dizuten emozioak- eta gaizki
sentiarazten dizutenak. Emozioren bat
sailkatzeko zalantzarik badaukazu,
horiz seinalatu:


Slide 45

beldurra
higuina

tristura
harridura

maitasuna
amorrua

alaitasuna
lotsa


Slide 46

erruduntasuna
lasaitasuna

haserrea
konfiantza
txundidura
nahigabea
egonezina
urduritasuna
antipatia


Slide 47

poza
mirespena

onarpena
gorrotoa

betetasuna
euforia
zalantza

samina
pena
ezinikusia


Slide 48

maitemina

etsipena
atsekabea
izua
errukia
estasia

desesperazioa
antipatia
zoriona
mesprezua

adeitasuna...


Slide 49

2.3. JARDUERA
AZTER DITZAGUN EMOZIOAK:
Kultura guztietan aurkitzen ditugu
emozioak eta horiek adierazteko keinu
berberak.


Slide 50

Paul Ekman antropologoak (Ch. Darwinen
teoriari jarraituz) sei emozio unibertsal
identifikatu zituen: alaitasuna (poza),

tristura, haserrea, harridura, higuina
(nazka) eta beldurra.

Begiratu ondoko argazki hauei eta esan
zer emozio adierazten dizun aurpegi
bakoitzak:


Slide 51

1

2

3

4

5

6


Slide 52

2.4. JARDUERA
Taldeka egin gogoeta
honako gertaera hauei
buruz:


Slide 53

Ijito-familia baten aurka Zugaztietan.
Ehunka herritarrek irainka eta mehatxuka hartu
zuten, Barakaldoko Zugaztieta auzoan, hango
etxe batera bizitzera zihoan ijito-familia bat.
Ertzaintzaren babesarekin sartu behar izan
zuten etxe berrira Laura Jimenezek, Manuel
Hernandezek eta haien bost seme-alabek
herritarrak mehatxuka ari zitzaizkielako.
Familiari “gatazkatsua” izatea leporatu zioten
herritarrek, baina senarrak aurrekari bakarra
zuen: 2005ean egindako lapurreta txiki bat.
(BERRIA 2009 URTEKARIA)


Slide 54

• Ikasle baten haserrealdia. Herri-eskola
batean bederatzi urteko ikasle batek,
hirugarren kurtsoko beste ikaskide
batzuek "mukizu" deitu ziotelako,
haserretuta, pintura bota zuen
ikasmahai, ordenagailu eta
inprimagailuen gainera; aparkalekuan
zegoen automobil bat ere txikitu zuen.


Slide 55

• Zortzi gazte zauritu Manhattanen, rap klub
baten atarian sortutako istilu batean. Borroka
bultzakada batzuekin hasi zen, eta tiroka
amaitu, gazte haietako bat 38 kalibreko
pistola batekin jendearen kontra tiroka hasi
zenean. Kazetariaren iritziz, neurrigabeko
erreakzio horiek gero eta sarriagoak dira,
gehienetan, errespetu faltatzat jo eta
txikikeriak baino ez diren egoerek sortuak.


Slide 56

• Eraso xenofoboa. Gazte alemaniar bat
epaitu dute hark piztutako sutean jatorri
turkiarra zuten bost emakume eta neska
bat, lo zeudela, hiltzeagatik. Delako
gazteak, talde neonazi bateko kideak,
honela argudiatu zuen ekintza:
alkoholarekin zeukan arazoaren arrazoia
eta bere zoritxarraren errudunak
atzerritarrak zirela sinistuta zegoela. Eta
ahopeka bere damua aitortu zuen esanez:

“Nire bizitza guztian damu izango naiz
hori egin izanaz. Egin nuenaz erabat
lotsatuta nago".


Slide 57

Autobus-gidaria


Slide 58

Abuztuko arratsalde sargori bat zen
New Yorkeko hirian. Jendea urduri eta
haserre jartzen duen egun erre
horietako bat. Hotelerako bidean
autobusa hartu nuen Madison
etorbidean, eta ibilgailura igo bezain
laster, harritu egin ninduen gidariak
–aurpegian irribarre zabala erakusten
zuen arraza beltz eta oraindik adinean
sartu gabeko gizonak –egindako harrera
goxoak.


Slide 59

-Kaixo! Zer moduz?- esanez egin zidan
harrera. Modu bertsuan jokatu zuen –
ibilgailua hiri erdiko trafiko handian
barrena bihurka zihoan bitartean –
autobusera igo ziren bidaiari guztiekin.
Baina, bidaiari guztiei diosala bertsua
egin arren, egun itogarriak erasanda
edo, bidaiari haietako gutxik erantzuten
zioten.


Slide 60

Autobusak hiriko labirintotik barrena
motel eta herrestaka aurrera egin
ahala, ordea, aldaketa geldo eta magiko
bat gertatu zen. Gidariak
bakarrizketari heldu zion ozenki –
bidaiari guztioi zuzendutako mintzoan–,
eta gogo handiz komentatu zizkigun
gure begien aurrean igarotzen ziren
eszena guztiak: erostetxe handi
haietako merkealdiak, harako
museoaren erakusketa ederra eta, nola
ez, ondoko kaleko zineman
estreinaturiko film berria.


Slide 61

Hiriak eskaintzen zituen alternatiba
ugariez hitz egiteak ematen zion poza
kutsatu egiten zen, eta bidaiari bat
bere geltokira heldu eta ibilgailutik
jaisten zen bakoitzean, bazirudien
gainetik kendua zuela autobusera
igotakoan ekarritako erremina; eta
gidariak -"Ikusi arte! Egun ona pasa!“esanez agurtzen zuelarik, denek
irribarre batez erantzuten zioten.


Slide 62

Egun hura gogoan izan dut urte hauetan.
Egun hartan psikologian doktoratu
berria nengoen; orduko psikologiak,
ordea, arreta gutxi edo batere ez zien
ematen gisa horretako aldaketei.
Psikologiaren zientziak ezer gutxi zekien
emozioaren mekanismoei buruz. Autobus
hartako gidaria zen, bidaiarien bitartez,
hiri guztira zabaltzen ziren sentimendu
askoren epizentroa.


Slide 63

Gidari hura bakegile bat zen. Bidaiarien
bihotzak ukitu eta zabaldu egiten
zituen. Bihotz haiek estu lotzen zituzten
umore txar eta urduritasuna uxatzeko,
ahalmena zuen mago baten antzera
jokatzen zuen.
(Daniel Goleman-en Inteligencia
emocional liburutik hartutako pasarteak)


Slide 64

2.5. JARDUERA
- Gogoratu haserrearen eraginpean egon
zaren egoera bat. Zer gertatu zen?
Nola sentitu zinen?
- Gogora ekarri, baita ere, haserretu
ordez, modu egokian jokatu duzun
beste egoera bat; adibidez, pazientzia
hartuz. Zer gertatu zen? Nola sentitu
zinen?


Slide 65

3. ATALA


Slide 66

Beraz, kontziente
izan beharko genuke…


Slide 67

…gure emozioek eta
ekintzek guregan eta
besteengan duten
eraginez.


Slide 68

Eta konturatu gure
emozio eta jokaera
negatiboek…


Slide 69

…badutela guregan eta
besteengan ondorio
suntsitzailerik.


Slide 70

Har dezagun, esate
baterako, haserrea
edo amorrua.


Slide 71

Badakigu animaliek
amorrua sentitu arren
ezin dutela ulertu
amorrua suntsitzailea
denik...


Slide 72

…aldiz, gizakiok beste
kontzientzia-maila bat
dugunez…


Slide 73

badakigu haserrea,
amorrua… kaltegarriak
direla.


Slide 74

Baina nola egin aurre
haserreari, amorruari?


Slide 75

ezin ditugu haserrea
eta amorrua gainditu
zokoratzea besterik
egin gabe.


Slide 76

Sabeleko mina
daukagunean ez dugu
esaten: “ez dut
sabeleko minik nahi;
mina, joan zaitez”.


Slide 77

Aitzitik, min horretaz
arduratzen gara eta
zaintzen dugu.
Gure haserrea ere
“zaindu” behar dugu.


Slide 78

Garrantzitsua da gure
haserrea ez ukatzea,
gurea baita.


Slide 79

3.1. JARDUERA
• Ariketa hau proposatzen dizugu
haserre zaudenean praktika dezazun,
hala nahi baduzu:
- Atera paseatzera… Haizeak,
zuhaitzek eta landareek lasaitu egingo
zaituzte. Paseatzen ari zarelarik,
jarri zure gogoa, zure arreta,
arnasketan, esaldi hauek zeure
baitarako esaten dituzun bitartean:


Slide 80

• “Arnasa hartu eta badakit haserrea nigan






dagoela…
Arnasa bota eta badakit haserrea ni naizela
Arnasa hartu eta badakit haserrea
desatsegina dela
Arnasa bota eta badakit emozio hau pasako
dela
Arnasa hartu eta lasaitzen naiz
Arnasa bota eta badakit nahikoa indar
badudala nire haserrea zaintzeko”
Hacia la paz interior - Tich Nhat Hanh (Plaza y Janes)


Slide 81

• Esaldi horiek errepikatuz joango zara,
arnasa eta urratsak bateratuz… Aldi
berean, arnasketaz, paseoaz eta
inguruan duzun edertasunaz goza
dezakezu. Handik pixka batera
haserrea pasatzen ari dela konturatu
eta hobeto sentituko zara.


Slide 82

Haserre gaudela hainbat estrategia
erabil ditzakegu lasaitzeko (paseatzea
izan daiteke horietako bat, baita
kirolen bat egitea ere, edo
konfiantzazko norbaitekin hitz egitea,
sentitzen duzuna idaztea…) edo zuri
ondo datorkizun besteren bat ere bai.


Slide 83

4. ATALA


Slide 84

Baina haserrearen
aurrean, beharrezkoa
dugu, baita ere…


Slide 85

…pazientzia eta
tolerantzia

kontzienteki
aukeratzea eta
lantzea…


Slide 86

…gure
egunerokotasunean.


Slide 87

Pazientzia eta
tolerantzia izaten
ahalegintzen bagara,
azken batean…


Slide 88

haserreari eta
amorruari aurre egiten
ari gara.


Slide 89

Eta haserreaz edo
amorruaz esan dugun
guztia…


Slide 90

…izan

dezakezun beste
edozein emozio edo
aldarte negatibori ere
aplika diezaiokezu,


Slide 91

hala nola zeloei,
inbidiari, beldurrari…


Slide 92

eta, modu horretan
gure izateko modua
molda dezakegu.


Slide 93

Izan ere, gure garuna
moldakorra da;


Slide 94

pentsamendu eta
esperientzia berriak
izan ahala, nerbiokonexioak
berreraikitzen ditu.


Slide 95

Garunak moldatzeko
duen ahalmen horri
zientzialariek
“plastikotasuna”
deitzen diote.


Slide 96

Beraz, zoriona
lortzeko gure burua
landu eta ontzea…


Slide 97

…aukera erreala da
eta gure esku dago.


Slide 98

Eta zoriona lortzeko
egingo dugun ahalegin
horrek…


Slide 99

…onura ekarriko digu
bai guri, baita gizarte
eta mundu osoari ere.


Slide 100

Galderak

4.1. JARDUERA:

• Gutariko batzuek emozio eta jokaera
positiboak (esaterako, pazientzia,
adeitasuna, eskuzabaltasuna, konfiantza…)
nahita lantzea erabakiko bagenu, nolakoa
izango litzateke elkarbizitza gure
gizartean?
• Zure erantzuna koadernoan idatzi eta,
ondoren, taldean eztabaidatu.


Slide 101

eta
bukatzeko,
beste ipuin
bat …


Slide 102

BELDAR
TXIKIA


Slide 103


Slide 104

Egun batean, beldartxo bat ibilian
zihoan eguzki aldera. Bide bazterrean
kilker bat aurkitu zuen.
- Nora zoaz? —galdetu zion—.
Ibilian jarraituz, beldarrak honela
erantzun zion:
- Bart arratsean amets egin dut. Ametsean
mendi handiaren tontorretik haranari
begiratzen nion. Ametsean ikusitakoa
gustatu eta egitea erabaki dut.


Slide 105

Harrituta, kilkerrak honela esan zion
aldentzen ari zen lagunari:
- Zu erotuta zaude. Nola iritsiko zara hara
goraino? Zu beldar xume bat baino ez zara.
Edozein harri mendi bihurtuko zaizu,
edozein putzu itsaso eta edozein enbor hesi
gaindiezin.
Baina beldar txikia ordurako urruti
zegoen, eta ez zion aditu. Bere oin
txikitxoak ez ziren gelditzen. Bat-batean
kakalardo baten ahotsa entzun zen:
- Nora zoaz horren gogotsu?


Slide 106

Izerditan eta arnasestuka, honela
erantzun zion beldar txikiak:
- Amets egin dut eta ametsa konplitu egin
nahi dut; mendira igo eta handik gure
mundu osoa ikusi nahi dut.
Kakalardoak ezin izan zion barreari
eutsi; algara egin eta esan zuen:
- Ezta neu ere, honen hanka luzeekin, ez
nintzateke hain lantegi handitan ausartuko!
Kakalardoa barrez lehertzen geratu zen
lurrean, beldarrak bere bidean
zentimetro batzuk aurrera egiten zituen
bitartean.


Slide 107

Modu bertsuan hitz egin zioten
armiarmak, satorrak, igelak eta loreak
burutapen hura utz zezan.
- Ez duzu sekula lortuko! —esan zioten—.
Baina har txikia barruko indar batek
aurrera egitera bultzatzen zuen.
Neka-neka eginda, indarrak ahituta
eta hiltzear zegoela, atseden hartzea
erabaki zuen, eta azken ahalegina
eginez gaua pasatzeko leku bat
prestatu zuen.


Slide 108

- Hemen hobeto egongo naiz —esan zuen
hil aurretik—.
Haraneko animalia guztiak
beldartxoaren gorpuzkintxoak ikustera
joan ziren hurrengo egunetan, eta han
zegoen herriko animaliarik eroena izan
omen zen hartxoa.
Hilobitzat, erokeriaren monumentu bat
zeukan egina: babesleku sendo bat
zen, bete ezineko ametsa burutu nahi
izanagatik hil zen bati zegokiona.


Slide 109


Slide 110

Goiz batean, eguzkia modu berezian dizdizka
ari zela, animalia guztiak ausartentzako
oroitarri geratutakoaren inguruan bildu
ziren. Bat-batean guztiak zur eta lur geratu
ziren.
Oskol gogor hura pitzatzen hasi zen, eta
harriturik ikusi zituzten begi batzuk eta adar
bat, beldartxoarenak izan ezin zirenak, ustez
hila baitzegoen.


Slide 111

Poliki-poliki eta ezusteko hartatik
animaliei beren onera etortzeko
denbora emanez bezala, zabaltzen hasi
ziren aurrean zuten izaki harrigarri
haren hego eder koloretsuak.
Ez zuten deus ere esan; guztiek
zekiten zer egingo zuen. Mendi
handirantz hegaldatuko zen eta bere
ametsa konplituko zuen: bizitzea,
hiltzea eta berriz ere bizitzea ekarriko
Feng shui en la vida liburutik ateratako ipuina
zion ametsa.

Canales Maru (Ceac)


Slide 112


Slide 113

Aurkezpenaren
bukaera