-ko banatzailea (I)

Download Report

Transcript -ko banatzailea (I)

Slide 1

David Beckhamek 106.684 €
kobratuko du eguneko.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

1 1


Slide 2

Bi kantitateren arteko erlazioa
(arrazoia, ratioa) adierazteko
erabiltzen da -KO atzizki
banatzailea.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

2


Slide 3

Oharra:

Esapide banatzailea sortzeko, ez da -GATIK
kausazko atzizkia erabili behar.
* David Beckhamek 106.684 € kobratuko du egunagatik.

* David Beckhamek 106.684 € kobratuko du egun bakoitzagatik.
Adibide hori, honela ere adieraz daiteke:
David Beckhamek 106.684 € kobratuko du egunean.
EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

3


Slide 4

Larunbatean, metro koadroko 35 litro euri jaso
zituzten.
Larunbatean, 35 litro euri jaso zituzten metro
koadroko.

Mailegaturiko liburuko 0,2 € kobratuko dute.
0,2 € kobratuko dute mailegaturiko liburuko.
Metro kubikoko 69 zentimo inguru ordaintzen dute.
69 zentimo inguru ordaintzen dute metro kubikoko.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

4


Slide 5

Populazio-dentsitatea kilometro koadroko 24 lagunekoa
da.
Bidesaria kilometroko 0,7 € da.
Ardoaren prezioa litroko 2,9 € da.
Baimendutako abiadura orduko 50 kilometro da.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

5


Slide 6

Deklinatuz gero:
Orduko 60 kilometroan zetorren.
Litroko bi gramo CO2-tik zentilitroko bi gramo CO2-ra
jaitsi da kontzentrazioa.
Segundoko metrotan neurtzen da abiadura.

Irakasleko 15 ikasleko ratioaren arabera banatu behar
dira ikasgelak.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

6


Slide 7

Esapide banatzailea izen bati loturik:
Metro koadroko biztanle kopuruaren arabera aldatuko
da emaitza.
Motor berriekin, kilometroko erregai-kontsumoa oso
txikia da.
Litroko balioa merkatuaren araberakoa da.
Biztanleko batez besteko gastuak gora egin du.
Biztanleko eta eguneko gastua % 0,5 murriztu da.
Biztanleko eta eguneko egiten den gastua % 0,5 murriztu da.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

7


Slide 8

Kilometro koadroko 24 laguneko populazio-dentsitatea
oso txikia da.
*24 lagun kilometro koadroko populazio-dentsitatea oso txikia da.

kilometroko 0,7 €-ko bidesariari oso garestia deritzot.
*0,7 € kilometroko bidesariari…

Litroko 2,9 €-ko prezio hori negozia daiteke.
*2,9 € litroko prezio hori…

Orduko 50 kilometroko abiaduran zetorren.
*50 kilometro orduko abiaduran…

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

8


Slide 9

Esapide banatzaileak ditugu honako adierazpen
hauek ere:

Irakurketa lineala hobetsita, honela irakurriko ditugu:

m/s

m/s2
kg/m3
rad/s
rad/s2
J/(kg·K)

W/(m·K)
V/m
EHULKUren aholkua

metro zati segundo
metro zati segundo karratu
kilogramo zati metro kubiko

radian zati segundo
radian zati segundo karratu
joule zati kilogramo kelvin
watt zati metro kelvin
volt zati metro
-KO atzizki banatzailea (I)

9


Slide 10

Eta izenari lotuak:
…m/s-ko abiadura

… metro zati segundoko abiadura

… m/s2-ko azelerazioa

… metro zati segundo karratuko azelerazioa

… kg/m3-ko dentsitatea

… kilogramo zati metro kubikoko dentsitatea

… rad/s-ko abiadura angeluarra

… radian zati segundoko abiadura angeluarra

… rad/s2-ko azelerazio angeluarra

… radian zati segundo karratuko azelerazio angeluarra

… J/(kg·K)-eko bero espezifikoa

… joule zati kilogramo kelvineko bero espezifikoa

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

10


Slide 11

Gaia azaltzeko erabili ditugun
adibideetan, erlazioak (arrazoiak,
ratioak) unitatearekikoak (1ekikoak) izan
dira:
Orduko 50 kilometroko abiadura

Ordu batean 50 kilometro egiteko abiadura

Halakoetan, bakoitzeko esapidea ere
balia dezakegu:
30 € ordaindu dugu liburu bakoitzeko.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

11


Slide 12

Fitxa honetan gaia azaltzeko erabili
ditugun erlazio, arrazoi eta ratioak
unitatearekikoak (1ekikoak) izan dira:

Erlazioa unitateaz
Orduko 50 kilometroko
abiadura
bestelako
Ordu batean 50 kilometro egiteko abiadura
kantitatearekikoa denean,
nola sortu
beharesapidea
dugu ere
Eta haietan,
bakoitzeko
balia daiteke:
esapide banatzailea?

Hurrengo
fitxan erantzungo diogu galdera horri.
30 € ordaindu dugu liburu bakoitzeko.

EHULKUren aholkua

-KO atzizki banatzailea (I)

12