Transcript EGA

EGA
Euskara atala
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
EGA –HISTORIA ETA ANTOLAKUNTZA
ALTE ETA KALITATEA
NOLA SORTZEN DA?
NOLA ZUZENTZEN DA?
DATUEN ANALISIA
EMAITZAK EMATEKO ERA
ERREKLAMAZIOAK
AZTERKETA IKUSTEA
BALIOKIDETZAK
AURREKO DEIALDIEN GAINEKO INFORMAZIOA
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
1)
EGA: historia eta antolakuntza

Euskararen Gaitasun Agiria, EGA, Nafarroako Gobernuak ematen duen titulu ofiziala
da eta euskara maila jakin bat egiaztatzen du. Agiri hori lortzeko, proba batzuk
gainditu behar dira.

Ahoz zein idatziz behar bezala ulertzeko eta adierazteko gai den hiztunari ematen
zaio EGA.

1976. urtean Euskaltzaindia hasi zen Euskararen Gaitasunaren agiria zertifikatzen.
Erakunde horrek agiria emateari utzi zionean, Nafarroako Gobernuari eskatu zion
modu formalean kudeatzeko. Nafarroako Gobernuak 1985ean hartu zuen bere gain
EGA emateko ardura. Hurrengo urtean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
izen bereko bi agirien baliokidetza adostu zuten.

Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntzen Plangintza Zerbitzuko Euskara
Atalak antolatu eta kudeatzen ditu EGA probak. Hezkuntza Departamentuko
kontseilariak EGA Batzordeko eta Epaimahai Ofizialetako kideak izendatzen ditu eta
ondorengo eginkizunen ardura ematen die:
-Agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea.
-Proben prestatzaileak hautatzea.
-Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.
-Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta begiratzea.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
2) ALTE eta kalitatea

ALTE (Association of Language Testers in Europe) Europako hizkuntz
aztertzaileen elkartea da. 1990ean sortu zen eta, gaur egun, Europa osoko
31 erakundez ordezkaturiko 26 hizkuntza elkartzen ditu.

Proba zure eskura iritsi baino lehen, kalitatezko azterketa prestatzea da
gure kezka nagusia, ongi zehazturiko jarraibide batzuen arabera.

Nafarroako Gobernuko EGA ALTEko partaide afiliatua da. Erakunde horrek
gutxieneko zenbait betebehar –estandar- zehaztu ditu, eta jokabide kode
batean bildu, proben kalitatea ziurtatzeko eta homologatzeko:
Jokabide kodea
Gutxieneko estandarrak
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
3) Nola sortzen da?

3.1.) Ikuspegi teoriko-praktikoa
Gure proba euskararen erabileraren gaitasun maila ebaluatzeko diseinatuta dago,
azterketariaren lau trebetasun nagusitan oinarriturik: irakurriaren ulermena,
entzunaren ulermena, idatzizko ekoizpena eta elkarreragina, eta ahozko ekoizpena eta
elkarreragina.

Azterketariaren gaitasun orokorraren maila erabileran ikusten ahal da: egoera
errealetan, ahoz eta idatziz, testuak ulertzeko eta adierazteko gaitasunean, bere
ezagutzatik abiatuta, eta bere trebetasunak eta baliabideak erabiliz. Gaitasun orokor
hori, komunikatiboa, alegia, gaitasun linguistikoa, pragmatikoa, soziolinguistikoa eta
estrategikoa martxan jartzearen ondorioa da.

Eredu horren arabera, EGA probak lagin edo erakusgarri bat dira non azterketariaren
gaitasuna erakusten den, hau da: benetako komunikazio egoeretan balego
bezala, jarduera linguistiko batzuk modu egokian aurrera eramateko gaitasuna
erakusten ahal du azterketariak. Beraz, ebaluazioak aintzat hartzen du hautagaiak
testuinguru komunikatiboetan aritzeko duen gaitasuna.

Hortaz, zehaztapen hauetan argi definitzen eta kontuan hartzen ditugu ondoko alde
hauek: partehartzaileak, arloak, komunikazio gaiak, komunikazio atazak, komunikazio
jarduerak eta estrategiak, testu-motak eta testu-generoak, testuen luzera, testuen
abiadura, azentuaren argitasuna...
Sakond
u nahi
duzu?
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
3) Nola sortzen da?

3.2.) Prozedura
ALTEk eta Europako Kontseiluak proposaturiko Azterketaren Zehaztapenen
Eredua jarraiki, EGA Azterketaren zehaztapen orokorrak prestatu dira.

Dokumentu honetan oinarriturik, aditu-talde batek galderak eta materialak
sortzen eta aukeratzen ditu, benetako testuak eta kanalak erabiliz:
egunkariak, aldizkariak, eleberriak, irratsaioak...

Azterketen kalitatea egiaztatzeko, materialak probatzen dira, eta horrela,
informazioa lortzen da, behin-betiko azterketak prestatzeko. Horrela jakin
dezakegu zein izanen den item bakoitzaren zailtasun-neurria, diskriminazioa,
fidagarritasuna...

Itemek ezaugarri batzuk bete behar dituzte, baliagarriak izateko: esaterako,
% 25/30eko diskriminazio indizea izanen dute, gutxienez; hau da, C1 maila
erakusteko balio beharko dute. Hurrengo adibideekin saiatuko gara azaltzen
zer esan nahi dugun.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
Diskriminazio indizeak bi emaitza alderatzen ditu: galdera
bakoitzekoa eta azterketa osokoa. Azterketarien emaitzak
lau multzotan sailkatzen ditugu: 4= oso nota altua, 3 eta
2=tarteko notak eta 1= oso nota baxua. Logikaz, emaitza
onak lortu dituzten azterketariek item guztiak ongi edo
oso ongi egin beharko lituzkete. Itemak desegokitzat joko
dira azterketa hobekien egin dutenek gaizki egiten
badituzte.
Orain begiratu adibideari:

36. itemean 4. multzoko gehienek D –erantzun zuzenaaukeratu dute eta 1. multzokoek B erantzuna –erantzun
okerra-. Item honen diskriminazio indize altuak (RIT:
0,41) esaten digu bere lana ongi bete duela eta egokia
dela azterketarako.

9. itemean, berriz (RIT: -0,13), 1. multzokoek 4.ekoek
baino hobeto erantzun dute. Horrek esan nahi du proba
hau osotara okerrago egin dutenek ongi egin dutenek
baino hobeki erantzun dutela. Segur aski itemaren
planteamendua ez zen argia, edo beste aukerak (adibidez
A) ez ziren egokiak. Horren ondorioz, item hau moldatu
edo baztertu eginen da. Dagoen-dagoenean ez du balio.
A
Rit = 0,41
80
Percentage

Item 36
100
A (3)
60
B (34)
40
C (12)
20
0
D* (51)
1
2
3
4
Grupos de puntuación
Subgrupo 0 -- Subtest 0
Item 9
K
Rit = -0,13
100
80
Percentage
Hona bi adibide, bata egokia eta bestea baztertzekoa:

Atariko probako 36. itemean, % 51k D aukera hautatu
dute eta erantzun zuzena da. 9. itemean ere, antzeko
emaitza ikusten da (% 55ek aukeratu dute erantzun
zuzena, B, alegia). Beraz, bi itemak dira onargarriak,
zailtasunaren ikuspuntutik.
A (39)
60
B* (55)
40
C (5)
20
0
D (0)
1
2
3
Grupos de puntuación
Subgrupo 0 -- Subtest 0
4
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
4) Nola zuzentzen da?
4.1.) Atariko proba

Proba osoa irakurgailu optikoaren bidez zuzentzen da. Aukera anitzeko proba denez,
erantzun zuzenak lehenago finkatu dira eta zuzenketa guztiz objektiboa da.

Hala ere, emaitzak jasotzen direnean, eta publiko egin baino lehen, irakurle optikoak
emandako emaitzak Euskara Atalean berriro egiaztatzen dira. Zuzenketa bikoitzak ez
dela akatsik izan bermatzen du.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
4.2.) Ekoizpenak

Ekoizpenen zuzenketaz EGA Epaimahai
Ofiziala arduratzen da. Esperientzia handiko
euskara irakasleek eta teknikariek osatzen dute
epaimahaia.
Gai
?
Zuzenketa fitxa


Zuzenketa bikoitza: bi zuzentzailek
zuzentzen dituzte proba GUZTIAK, idatziak eta
ahozkoak, ondoren azalduko dugun
prozeduraren arabera:
Proba idatzia
 Plika sistema erabiltzen da, anonimotasuna
gordetzeko.
 Zuzentzaile bakoitzak bere nota jartzen du.
 Ondoren, binaka, zuzentzaileak ados
jartzen dira nota erabakitzeko (gai/ez gai).
 Adostasunik lortzen ez bada, epaimahaiak
ematen du nota.
2010eko balorazio eskalak
(atazari egokituak)
EGA - Balorazio eskala orokorrak
EEMB
C1eko deskribatzaile argigarriak
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
4.2.) Ekoizpenak

Ahozko proban ondoko eskema
erabiltzen dugu:
Azterketariek binaka egiten dute
proba, aurrez aurre jarrita.
Aztertzaileetako batek oharrak hartzen
dituen bitartean, besteak azterketarien
lanak antolatzen ditu.
BALORAZIOA ESKALA
AZTERTZAILE 1
(Parte-hartzailea)
AZTERKETARI 1
AZTERTZAILE 2
(Ikuslea)
AZTERKETARI 2
Proba bukatu eta gero, bi aztertzaileek
erabakiko dute ea azterketariak GAI
izan diren egokitutako ataza aurrera
eramateko, ezarritako irizpideen
arabera.
BALORAZIO ESKALA
Oharrak hartu
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
5) Datuen analisia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua 2005ean hasi zen EGAren
3 proben ikerketa estatistikoa egiten. Horren helburuak hauexek dira:

Egokitzapen soziologikoa egiteko asmoarekin, azterketarien ondorengo
ezaugarrien analisia egiten da: ama-hizkuntza, jatorria, bizitokia,
gizonezkoa edo emakumezkoa, adina, titulazioa, murgiltze ereduan ikasi
izana...

Proben fidagarritasuna ziurtatzea: probaren baitan, item guztiak egokiak
diren maila neurtzeko (barneko baliotasuna).

Deialdi desberdinetako azterketak alderatzea, haien arteko
baliokidetasuna egiaztatzeko asmoz.

Informazioa biltzea, EGA azterketa Europako Erreferentzi Markoarekin
lotzeko.
Sakondu
nahi
duzu?
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
5) Datuen analisia
 Adibidea: 2010eko Atariko Probaren emaitzak.
(1. deialdia).
Zailtasun-neurria
Diskriminazioa
Batez-besteko korrelazio biseriala
Fidagarritasuna
GLB (fidagarritasun koefizientea)
Alpha koefizientea
Neurketa errore estandarra
Desbiderapen estandarra
73,08
0,26
0,92
0,84
4,27
10,72
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
Item 36
5) Datuen analisia
Prozedura
Rit = 0,41
100
80
Percentage
Azterketaren emaitzak kontuan hartuta,
ikerketa estatistikoak egiten dira: materialak
probatu direnean lortutako emaitzak eta
azterketan izandako emaitzak erkatzen dira.
A
A (3)
60
B (34)
40
C (12)
20

Materiala probatzeko fasean egindako
aurreikuspena bete den ala ez aztertu behar da,
azterketa osoari eta item bakoitzari dagokionez.
Lehen paratu dugun adibidea gogoratzen
badugu, 36. itema aukeratu genuen egokia
iruditu zitzaigulako, baina ongi funtzionatu zuen
2008ko ekaineko deialdian, benetako
azterketarien aurrean?
0
D* (51)
1
2
3
4
Grupos de puntuación
Subgrupo 0 -- Subtest 0
Item 40
Rit = 0,29
100

2008ko ekaineko deialdian, 40. itema izan zen.
Materialen proban, % 51k asmatu zuten, eta
2008an, % 53k; beraz, aurreikuspenak bete
ziren. Ez du diskriminatu 1. proba-fasean bezain
ongi, baina, hala ere, azterketarien multzoak
ongi bereizi ditu, 4. taldeak 1. taldeak baino
askoz hobeto egin du-eta. Honek guztiak esan
nahi du item hau ongi aukeratu zela eta nahi
genuena neurtu zuela.
Percentage
80
A (9)
60
B (17)
40
C (20)
20
0
D* (53)
1
2
3
4
Score Groups
Subgroup 0 -- Subtest 0 (Missings)
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
5) Datuen analisia
Zuzentzaileen lana eta irizpideen bateratzea
Atariko proban zuzenketa erabat objektiboa da, baina proba idatzian eta ahozko
proban zuzentzaileak pertsonak dira, eta aldagai subjektiboa sartzen da jokoan.

Proba idatzian eta ahozkoan, zuzentzaileek emandako kalifikazioak biltzen dira,
banaka eta binaka emandakoak.

Datuokin ikerketa estatistikoa egiten da, irizpideetan zuzentzaileak bat datozela,
eta, ondorioz, kalifikazioen fidagarritasuna eta egonkortasuna bermatzen direla
ziurtatzeko. Ikerketa estatistiko horretan, ondorengoak aztertzen dira:






Zuzentzaile bakoitzak jarritako notak (adostu baino lehen).
Bikotekideen arteko noten korrelazioak.
Muga kritikoan izandako ezberdintasun esanguratsuak.
Binaka adostutako notak.
Azken erabakiak.
Txosten bat idazten da, ondoko helburu hauekin:



Zuzentzaileei informazioa emateko, haien lana hobetzeko asmoz.
EGA Batzordea informatzeko, ondoren erabakiak har ditzan.
Hurrengo urteetako zuzentzaileen irizpideak batze aldera, ahalik eta gehien.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
6) Emaitzak emateko era

Emaitzak Hezkuntza Departamentuko
webgunean argitaratzen dira. Horretaz
gain, Euskara Ataletik zuzenean edo
telefonoz jaso dezakezu informazioa.

2008tik aurrera, eta emaitzen
konfidentzialtasuna babestearren,
NANaren zenbakia webgunean sartu
behar da, emaitzak ikusi ahal izateko.

Behin-behineko emaitzak jakinarazten
dira. Horren ondoren, erreklamazioak
aurkezten ahal dira eta horiek ebatzi
ondoren, behin betiko kalifikazioak
argitaratzen dira.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
7) Erreklamazioak

Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean
jarri ondoren, biharamunetik hasita, eta bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioa idatziz eskatu behar da. Hona hemen erreklamazioa eskatzeko eredua.
8) Hiru probak ikustea

Saio didaktikoak dira, eta helburua ikastea da, ez erreklamatzea. Hiru probak egin
ondoren antolatzen dira.

OHARRAK
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
Sakondu
nahi duzu?
9) Baliokidetzak
Euskal Autonomia Erkidegoa
Nafarroa
EUROPAKO ERREFERENTZIA
MARKOA
Hezkuntza Departamentua
Hizkuntza Eskola Ofizialak
Eusko Jaurlaritza
Hizkuntza Eskola Ofizialak
HABE
Administrazio Orokorra
IVAP
Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Saila
Justizia Administrazioa
Osakidetza
Ertzaintza
Euskaltzaindia
Euskararen Erakunde Publikoa
C1
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
5. maila edo gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
C1 Maila
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
5. maila edo gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Gaitasun Maila (C1)
3. maila
3. HE
Irakaspostuen 2. HE
3. HE
3. HE
Ertzaintzaren 2. HE
“D” agiria
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoa
Nafarroa
EUROPAKO ERREFERENTZIA
MARKOA
B1
B2
Hezkuntza Departamentua
Hizkuntza Eskola Ofizialak
HABE
Administrazio Orokorra
IVAP
Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Saila
Justizia Administrazioa
Osakidetza
Ertzaintza
Euskaltzaindia
Euskararen Erakunde Publikoa
C2
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
5. maila edo gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
3. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
4. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Tarteko Maila
Maila Aurreratua
3. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
4. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
C1 Maila
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
5. maila edo gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Tarteko Maila
1. maila
Maila Aurreratua
2. maila
Gaitasun Maila (C1)
3. maila
4. maila
1. HE
2. HE
3. HE
4. HE
Irakaspostuen 1. HE
Irakaspostuen 2. HE
2. HE
2. HE
Ertzaintzaren 1. HE
3. HE
3. HE
Ertzaintzaren 2. HE
“D” agiria
EGA - Euskararen Gaitasun
Agiria
Eusko Jaurlaritza
Hizkuntza Eskola Ofizialak
C1
1. HE
4. HE
4. HE
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
9) Baliokidetzak

102/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana,
Euskararen Gaitasun Agiria-EGA eta titulu horren baliokidetzat jotzen diren titulu eta
ziurtagiriak euskarazko C1 jakite mailarekin berdintzen dituena. Maila hori Europako
Kontseiluko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehazten da.

48/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu
eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi
Marko Bateratura egokitzeko Dekretua aldatzen duena.
AZTERKETAREN GAINEKO
INFORMAZIOA
10) Aurreko deialdien gaineko informazioa

Azken urteotan, 1999. urtetik aurrera, behinik behin, gaindituen kopurua
% 20 ingurukoa izan da. EGA proba irekia da, eta izena emateko, ez da
aldez aurretik bestelako agiririk aurkeztu beharrik; beraz, ez da harritzekoa
atariko proba gainditzen dutenen kopurua hain handia ez izatea. Ahozko
proba gainditzen dutenen kopurua, berriz, askoz handiagoa da, % 75ekoa.
Datu hori oso erregularra da urtetik urtera, ondoko grafikoan ikusten ahal
denez:
GAINDITUEN EHUNEKOA
23,7
25,0
20,4
19,8
20,0
20,9
16,9
17,7
14,2
15,0
10,0
5,0
0,0
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009