Jolas gaitezen (power point eranskina) (Gaizka Zabala)

Download Report

Transcript Jolas gaitezen (power point eranskina) (Gaizka Zabala)

BETIKO JOLASAK
3.hiruhilabetea
Non sortu ziren?
Euskal-Herrian antzinako garaietatik datozkigun jolasak dira eta gure ondare
kulturalaren parte dira.
Zertan oinarritzen dira?
Jolas hauetan erritmoa, malgutasuna, indarra, abiadura eta lehiakortasuna
hartzen dira gaitasun nagusitzat.
BETIKO JOLASAK
ARMIARMA SAREA
BOLOAK
AMONATXO
EZKUTAKETA
ITSUMANDOKA
ITURRIAK
KANIKAK
KATEAN
KATUEN TESTAMENTUA
KOLORE,KOLORE
KROMOAK
ODOLA
BETIKO JOLASAK
POLIZIA ETA LAPURRAK
POTEKETAN
TORTOLOXAK
TXINATARRAK
TXINGOKA
TXIRRINTOLEA
ZAPIA ATZETIK
ZAPITXOA
ZELAI ERREA
ZIBA
ZUBIRI – ZUBIRI
1, 2, 3 EGUZKI
BOLOAK
1.
BIRLAK EDO BOLOAK MODU EZBERDINETAN
KOKATZEN DIRA.
2. HAMAR METROKO DISTANTZIARA ETA AURRETIK
ADOSTUTAKO ORDENEAN PILOTA BOTATZEN DA.
3. LEHENENGO JOKALARIAK PILOTA ESKUETAN
HARTUKO DU ETA BOLO GUZTIAK BOTATZEN
SAIATUKO DA.
ITURRIAK
1.
JOKALARI BAKOITZAK ITURRI BAT IZANGO DU ETA
IBILBIDE BATETIK LASTERKETA EGINGO DUTE.
2. HELMUGARA IRISTEKO JOKALARI BAKOITZAK, BERE
TXAPARI HATZ LUZEAREKIN JOKO DIO.
3. TXAPA EZIN DA MARGOTUTAKO IBILBIDETIK ATERA.
ATERA EZKERO, ATZERA ITZULI BEHARKO DU.
4. ZULORA JAUSI EZKERO HASIERATIK HASIKO GARA.
SAREAN JAUSI EZKERO BI TXANDA JARRAIAN BOTAKO
DUGU.
KANIKAK
1.
JOKALARI BAKOITZAK KANIKA BATEKIN JOKATUKO DU.
2. IRTEERA LURREAN MARGOZTUTAKO MARRA BAT DA.
3. HASTEKO ORDENA AUKERATU ONDOREN, JOKALARI
BAKOITZAK KANIKA IRTEERATIK NAHI DUEN TOKIRA
BOTAKO DU.
4. HELBURUA BESTE JOKALARI BATEN KANIKA JOTZEA DA.
5. HORRETARAKO GEROAGO IKUSIKO DITUGUN ARAU
BATZUK DAUDE.
KROMOAK
1.
JOKALARI BAKOITZAK KROMO BATZUK IZANGO DITU.
2. BAKOITZAK BERE KROMOAK JARRIKO DITU, MARRAZKIA
BEHERA BEGIRA DUTELA.
3. KROMOEI KOLPE BAT ESKUAREKIN JO (ESKUA KOILARA
BATEN MODUAN JARRIZ), ETA AHALIK ETA KROMO
GEHIEN BURUZ GORA JARTZEN SAIATUKO DA.
4. MARRAZKIA GORA BEGIRA DUTELA GERATZEN DIREN
KROMOAK BERARENTZAT IZANGO DIRA.
TORTOLOXAK
1.
TORTOLOXA BAKOITZAK LAU ALDE DITU: ZULO, LEPO,
KOSK ETA BELARRI.
2.
LEHENENGO JOKALARIAK SEI TORTOLOXAK LURRERA
BOTAKO DITU.
3.
"ZULO" ALDEAN ERORI DIREN TORTOLOXAK BANANBANAN HARTU BEHARKO DITU.
4. PILOTA BAT AIRERA BOTAKO DU ESKU BATEKIN, ETA
BESTEAREKIN LURREKO ALDEAN DAGOEN TORTOLOXA BAT
HARTZEN SAIATUKO DA.
5.
PILOTA BERRIZ ESKUAN HARTZEA ETA TORTOLOXA BAT
LURRETIK HARTZEA LORTU BEHAR DU.
TXINGOKA
1.
2.
HARRIA LAUKI BARRUAN GERATZEN BADA, HANKA BATEN GAINEAN
BIGARREN ETA HIRUGARREN LAUKITIK PASATUKO DA.
3.
4.
LEHENENGOAK HARRIA LEHENENGO LAUKIRA BOTAKO DU.
LAUGARREN ETA BOSGARREN LAULIETAN ESKUIN ETA EZKER
HANKAK (UNE BEREAN) JARRIKO DITU. SEIGARREN LAUKITIK
HANKA BATEN GAINEAN PASAKO DA ETA ZERURA BI HANKEN
GAINEAN IRITSIKO DA.
BERTAN SALTO BAT EGINEZ BUELTA EMANGO DU, ETA ITZULERAKO
BIDEARI EKINGO DIO.
5.
BIGARREN LAUKIRA IRISTEAN LEHENENGO LAUKIAN DAGOEN
HARRIA HARTUKO DU.
TXIRRINTOLEA
1.
TXIRRINTOLE MODUAN UZTAIAK ERABILIKO DITUGU.
2. GIMNASIOTIK ERA ASKEAN, UZTAIA BIRAK EMANEZ ALDE
BATETIK BESTERA ERAMANGO DUGU. ESKUMAKO ETA
EZKERREKO ESKUA ERABILIZ.
3. ZEHAZTUTAKO IBILIBIDE BATETIK TXIRRINTOLEA
ERAMATEN SAIATUKO DIRA.
ZIBA
1.
JOLASKIDE BAKOITZAK ZIBA BAT BEHAR DU.
2. ZIBAK DANTZA EGIN DEZAN, SOKA BAT LOTU BEHAR ZAIO, ETA
ONDOREN INDARREZ LURRERA BOTA.
3. LURREAN BI BIRIBIL MARGOTUKO DIRA, HANDIA BATA ETA
BESTE BAT TXIKIAGOA, LEHENENGOAREN BARRUAN.
4. LEHENENGO JOKALARIAK BIRIBIL TXIKIAREN BARRURA BOTAKO
DU BERE ZIBA ETA BERTAN DANTZARAZTEN SAIATUKO DA.
5. HELBURUA ZIBA DANTZATUZ BIRIBIL TXIKITIK HANDIRA
PASATZEA DA.
JOLAS GAITEZEN!