Geometria - Puntua, zuzena, zuzenerdia, segmentua
Download
Report
Transcript Geometria - Puntua, zuzena, zuzenerdia, segmentua
Geometria-elementuak
Puntua
Puntua
•Puntua bolumenik, azalerarik eta luzerarik ez duen
elementu geometriko bat da.
•Ez da objektu fisiko bat.
•Paperen edo pantailan ia ikusten ez den arrasto
batez adierazten da.
Zuzena
Zuzena
• Zuzena dimentsio bakarreko puntu-segida
infinitua da; hots, zuzenak ez du ez altuerarik,
ezta zabalerarik ere, luzera besterik ez.
• Ez du ez hasierarik, ez amaierarik.
• Muturretan geziak dituen segmentu batez
adierazten da. Gezi horiek zuzenak infinituraino
jarraitzen duela adierazten dute.
Zuzenerdia
Zuzenerdia
• Zuzenerdia zuzena edozein puntutatik erdibituta
sortzen diren bi zatietako bakoitza da.
• Jatorria den puntu bat du eta infinituraino
jarraitzen du.
Segmentua
Segmentua
• Segmentua zuzenaren zati bat da, bi punturen
artean dagoena.
Paralelotasuna
Zuzen paraleloak
• Bi zuzen paraleloak dira plano berekoak badira eta
komunean puntu bakar bat ere ez badute (hortaz,
noranzko bera dute). Beren arteko distantzia bera da
beti.
Paralelotasuna
Zuzen ebakitzaileak
• Bi zuzen ebakitzaileak dira komunean puntu bat badute.
• Bi zuzen ebakitzaile perpendikularrak dira, planoa lau
angelu zuzenetan banatzen badute.
Geometria-elementuak