Transcript Poligonoak
Poligono baten
elementuak.
Poligonoaren definizioa.
Poligono hitza antzinako grekotik dator (polygonon), (poli) "asko" eta (gona)
"angelu" hitzetatik.
Alde izeneko ondoz ondoko zuzenki* lerrokatu gabeek osatutako irudi
geometriko bat da.
*Zuzenkia: Bi punturen arteko zuzen zatia.
Poligonoaren definizioa.
Poligonoak bi dimentsiotan eraikitzen dira.
Hiru dimentsioko poligono bati poliedro deritzo.
Poligono baten elementuak (I).
-ALDEA: poligonoa osatzen duen segmentu bakoitza (A).
-ERPINA: ondoz ondoko bi alderen lotura-puntua (E).
-DIAGONALA: ondoz ondokoak ez diren bi erpin lotzen dituen segmentua (D).
A
E
D
Poligono baten elementuak (II).
-ZENTROA: poligono erregularren (alde guztiak berdinak dituztenen) erpin eta alde
guztien puntu distantziakidea (distantzia berean dagoena) da. Z idazten da.
-PERIMETROA: alde guztien batura da (P). Alde guztien luzerak batuta
lortzen da.
-PERIMETROA (P): 10+8+3+1+2+7+2+3= 36
cm
Poligono baten elementuak (III).
-AZALERA: Poligonoak okupatzen duen gainazalaren hedadura da. Horiek
kalkulatzeko azalera-unitateak erabiltzen dira (metro koadroak…).
Kasu honetan, laukizuzen baten azalera nola kalkulatzen den ikusiko duzu…
1. Erregelarekin oinarria
(o)
eta
altuera
(a)
neurtzen ditugu…
2. Oinarriaren balioa (o)
altueraz (a) biderkatzen
dugu,
eta
dagozkion
azalera-unitateak jartzen
ditugu…
3 cm altu
6 cm-ko oinarria
Azalera (A)= oinarria (o) x
altuera (a)
A=oxa
A = 6 cm x 4 cm = 24 cm2
Poligono baten elementuak (IV).
Alde zuzeneko azalera lauak triangelatu egin daitezke, eta horien azalerak
triangelu horien azaleren batura gisa kalkula daitezke.
1. Irudia triangelu berdinetan zatitzen dugu…
2. Triangelu bakoitzaren oinarria (o) eta altuera (a) neurtzen
dugu…
3. Triangeluaren azalera bilatzen dugu…
3 cm-ko
4. Emaitza irudiaren triangelu kopuruaz biderkatzen dugu,
eta horrela, irudiaren guztizko azalera lortzen dugu…
altuera
Azalera (A)= oinarria (o) x altuera (a) zati 2
2 cm-ko oinarria
A = o x a / 2 A = 3 cm x 2 cm / 2 = 6 / 2 = 3
cm2
Poligonoaren azalera = Triangeluaren azalera x triangelu
kopurua
A = 3 cm2 x 8 triangelu = 24 cm2
Poligono baten elementuak (V).
-BARNE ANGELUA: Poligono batean mutur komun bat duten bi aldek
osatutako angeluak dira, poligonoaren barruan daudenak.
Erpin bakoitzeko barne-angelu bat dago.
Poligono baten elementuak (VI).
-KANPO ANGELUA: Poligonoaren alde batek eta horren kanpo-luzapenak
osatutako angeluak dira.
Poligono baten erpin bakoitzeko bi kanpo-angelu daude, eta zabalera bera
dute.
Poligono baten elementuak.