Transcript Gaiaren aurkezpena: Angeluak eta angeluen neurriak
Angeluen neurria
1. Zer da angelu bat?
Angelua edo angelu-eremua
• • Elkar ebakitzen duten bi zuzenerdik mugatzen duten espazioari angelu edo angelu-eremua deitzen zaio.
Angelua bi zuzenerdik mugatzen dute eta zuzenerdi horiei aldeak deituko diegu. Elkar ebakitzen duten puntua erpina da.
Angeluen neurria
2. Bila ditzagun angeluak!
Angeluen neurria
3. Nola kalkulatuko dugu angelu baten balioa?
• Angelu bat neurtzeko unitatea: graduak. • Angeluak neurtzeko behar dugun tresna garraiagailua da, 180 zati edo gradu bereizten dituen zirkuluerdi graduatua.
Angeluen neurria
4. Angelu-garraiagailuaren erabilera.
Nola neurtu angelu bat garraiagailuarekin
• 1. Kokatu garraiagailuaren zentroa angeluaren gainean eta angeluaren alde bat zeroarekin parekatu.
40º
• 2. Irakurri angeluaren aldearekin bat egiten duen garraiagailuaren zenbakia (graduen zenbakia). Beharrezkoa balitz, luzatu aldeak erregelarekin.
Angeluen neurria
5. Angeluen sailkapena Angeluak, irekitasunaren arabera sailka ditzakegu:
angeluak • Angelu zorrotza: 90º gradu baino txikiagoa • Angelu zuzena: 90ºkoa • Angelu kamutsa: 90º gradu baino handiagoa • Angelu laua: 180ºkoa • Angelu osoa: 360ºkoa Angeluen neurria
6. Angelu zorrotza
Angelu zorrotzak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino txikiagoak dira.
Angelua < 90º Angeluen neurria
7. Angelu zuzena
Angelu zuzenak 90ºkoak dira eta aldeak perpendikularrak dira.
Angelua = 90º Angeluen neurria
8. Angelu kamutsa
Angelu kamutsak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino handiagoak dira.
Angelua > 90º Angeluen neurria
9. Angelu laua
Angelu lauek 180º dituzte eta aldeak zuzen beraren zati dira.
Angelua = 180º Angeluen neurria
10. Angelu osoa Angelu osoek 360º dituzte eta aldeak zuzen berean elkartzen dira bira osoa eman ostean.
Angelua = 360º Angeluen neurria
11a. Nola eraiki angelu bat?
1. Zuzenerdi bat marraztuko dugu. 2. Zuzenerdiaren hasiera garraiagailuaren oinarriarekin batera jarriko dugu.
Angeluen neurria
11b. Nola eraiki angelu bat?
3. Bilatu irekidura punta honetan gradutan (adibidez, 45º).
4. Markatutako puntua zuzenerdiaren hasierarekin elkartzea besterik ez zaigu falta.
Angeluen neurria
12. Angelu baten erdikaria
•
Angelu bat bi zati berdinetan banatzen duen zuzenerdia angeluaren erdikaria izango da.
•
Angelu baten erdikaria angelu horren simetria-ardatza da.
Angeluen neurria
Aurkezpenaren amaiera
Angeluen neurria