Ipuinlari ona izateko trebatzen Buruan dauzkazun betiko usteak ahaztu. Ipuina ezustea da. Eta gozoa. Ona bada, oso goxoa. Ipuinlari onak izateko, gauza berriak sortu behar. Umorea eta ironia.

Download Report

Transcript Ipuinlari ona izateko trebatzen Buruan dauzkazun betiko usteak ahaztu. Ipuina ezustea da. Eta gozoa. Ona bada, oso goxoa. Ipuinlari onak izateko, gauza berriak sortu behar. Umorea eta ironia.

Ipuinlari ona izateko trebatzen
Buruan dauzkazun betiko usteak
ahaztu. Ipuina ezustea da.
Eta gozoa.
Ona bada, oso goxoa.
Ipuinlari onak izateko,
gauza berriak
sortu behar.
Umorea eta ironia beti eduki
aldamenean.
Ipuina ez da soilik
umeen kontua.
Ipuinak baditu bere legeak (eta
gordetzekoak dira).
Ipuinaren legeak errespetatu ezean,
ahoa bete hortz uzten ahal duzue entzulea,
baina behin baino gehiagotan galduko zaizue.
Zuek kontatzen hasi baino lehen, entzulea
ipuina ulertzen hasten da : “Behin batean
bazen damatxo galant bat” esan bezain
pronto, entzuleak ipuina ezagutzen duela
uste du.
Ipuinak errepikakorrak dira (behin eta berriro
errepikatzen dira tokiak, pertsonaiak,
objektuak..) eta entzuleari errepikapenak
gustatzen zaizkio.
Ipuinean berrikuntza onak sartuz gero, lapurtu
egingo dizkizuete, eta zuen izena galduko da.
Ez dago hori baino sari handiagorik.
Noizik behin, entzuleari zuzen-zuzenean zer
edo zer galdetu, edo deiadar bat egin :
“Badakizue nor zetorren …”
Bestela, haria galdu eta lokartzen ahal da.
Ez dira gauza bera kontatzeko ipuina eta
irakurtzeko ipuina.
Bakoitzak bere estiloa dauka.
Baina zubi asko dira erreka hori pasatzeko.
Ipuina ideologiaren arabera molda daiteke.
Italiako Erregimen Faszistak Txanogorritxo
konkistatzailea sortu zuen: Cappuccetto Rosso
nell’ Africa Orientale.
Gai askotako ipuinak egiten ahal dituzue baina,
noizean behin, maitagarrien gaineko ipuin bat
tartekatu behar duzue.
Esan bezala, gauza asko errepikatzen dira
ipuinetan. Pertsonaiak, objektuak, tokiak,
egintzak. Funtsean, badira hogeita hamaika
hari ipuinaren testua josteko. Horiei Propp-en
funtzioak deitzen zaie.
Ipuinak oso moldakorrak dira. Beti da
posible zure hitzekin, beste modu
batez, kontatzea.
Pertsonaiak, tokiak, objektuak nolakoak ote diren
esateko, aski da hitz batekin azaltzea.
Printzea urdina baldin bada, nahikoa esan dugu
.
Formulak erabili. Erregearen alabak beti hiru
dira, eta ezkontzeko daude.
Denboraren eta espazioaren legeek jai
daukate ipuinetan. Ez dakigu ez zein herritan
gauden, ez zein urtetan.
Ipuinetan, etxeko gauzekin batera,
magia azaltzea oso gauza arrunta da.
Gaiak ere, nahiz eta latzak izan, guriturik azaltzen
zaizkigu. Aita-amek seme-alabak oihanean
abandonaturik uztea delitua da gure gizartean.
Ipuinetan ez da hain larria.
Ipuinetan gertakizun miresgarriak eta harrigarriak
onartu egiten dira azalpenik eskatu eta eman gabe.
Azalpenak emanez gero, gertakizunak beldurgarri
bihurtzen dira, eta beste genero batez ari gara orduan.
Horrexegatik haurrak dira entzulerik hoberenak.
Normalak iruditzen zaizkie hiru buruko sugetzarrak.
Helduek indarraldi txiki bat egin behar dute ipuinak
behar diren bezala entzun ahal izateko.
Tolkienek, Eraztunen Jauna liburua idatzi zuenak,
dio istripu historiko batengatik ipuinak haurrentzako
gauzak direla. Inprentak eta ikastetxeek badute zer
esan istripu historiko horretaz.
Eltze berekoak dira herri ipuinak,
legendak, alegiak, mitoak-eta.
Ipuinak nekazarien giroan sortu ziren.
Nekazarien kexak eta beldurrak dira nagusi.
Gero, XVII. mendetik aurrera, idatziko dira
jauntxoen festak animatzeko.
Zientziak misterio asko argitu arte, orduko
gizonek eta emakumeek sinesten zuten
munduan bazirela sorginak, jentilak...
XVII. mendeak ere beste berrikuntza bat ekarri zuen:
haurtzaroa. Eta orduz geroztik ipuinak haurrei
irakurtzen zaizkie.
Ez ibili presaka, baina lasterka ibiltzeko
gogoa baldin baduzu, lasterka ibili.
Idatzi baino lehen, papera zirriborratu nahi baduzu,
zirriborratu. Pertsonaiak marraztu eta bakoitzari
eman ezaugarri berezi bat. Txanogorritxoren ipuina
ez da hain bizia beste batzuekin konparatuz gero,
baina txano gorri horrek ukitu berezi bat eman zion
istorioari.
Utzi gramatika-kontuak bukaerarako.
Irakur iezaiezu ipuina zure gurasoei, gero anaiaarrebei, adiskideei, autobus-gidariari, okinari...
Esaten dizutenari kasu egin.
Zure irakaslea bukaerarako utzi.
Berridatzi ipuina behin eta berriz. Ipuina
bere inguruarekin batera aldatuko da.
Zure interesak sartu ipuinean. Beldur bazara
zure gurasoek zu bakar-bakarrik etxean ez
ote zaituzten utziko, edo zure adiskideek ez
ote zaituzten baztertuko, gai horiek ipuinean
sartu.
Ipuina narrazio testua da, hau da, eleberria,
kondaira, biografia, albistegia, telegrama,
buruketa bezalakoa.
Baina badu ezaugarri bitxi bat: oso egokia
da kontalariaren esanetara makurtzeko,
kontalariaren interesetara, alegia.
Egunak etorri, egunak joan, den-dena
aldatzen da. Ipuina aldatuko da, baina
funtsean tximeletaren ametsa eta Matrix filma
gauza bera dira.
Ez du bukaerarik...
 Bazen behin,Kinder
arrautza bat.
Karmentxuk arrautza
ireki zuen, eta eskuan
arrautza bat zeukan
mutiko bat atera
zitzaion. Ireki zuen
arrautza, eta arrautzatik
eskuan beste arrautza
bat zeukan beste
mutiko bat atera
zitzaion...