34 (33). Salmoa

Download Report

Transcript 34 (33). Salmoa

Pasiotarrak
34. SALMOA
Bedeinkatuko dot Jauna aldi oro,
etenbarik goretsiko nire ezpanez.
Harro nago Jaunagaz;
entzun begie apalak eta poztu.
Goratu egizue nirekin batera Jauna,
goratu dagigun alkarrekin
haren izena.
Jaunarengana jo neban
eta harek erantzun,
bildur guztietatik askatu ninduen.
Hari begiratzen deutsoenak
argi-argi egongo dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabeak dei egitean,
Jaunak entzun
eta larrialdi guztietatik atara eban.
Zaindari dago Jaunaren aingerua
begirune deutsoenen inguruan,
arriskuetatik ataratzeko.
Dastatu eta ikusi zein ona dan Jauna:
zorionekoa beragan babesa dauana!
Izan Jaunari begirune zuek,
hari sagaratuok,
ez jakelako ezer faltako
begirune deutsoenei.
Aberatsak ere badakie
zer dan beharra eta gosea,
Jaunarengana joten dabenei
ez jake ezer falta.
Nire semeok, zatoze entzutera!
Jauna errespetatzen
erakutsiko deutsuet.
Nork ez dau maite bizia?
Nork ez dau nahi luzaroan bizi
eta zoriontsu izan?
Gorde egizu mihina gatxetik
eta ezpanak engainutik.
Alde egizu txarretik, egin on dana,
bilatu bakea
eta jarraitu haren bidetik.
Zintzoengana ditu Jaunak begiak,
hareen deiak entzuteko
zuhur belarriak.
Aurpegia emoten deutse Jaunak
gaizkileei,
lur gainetik garbitzeko
hareen gomutapena.
Deadar egitean,
Jaunak entzun egiten dau
eta larrialdi guztietatik askatzen.
Hur dago Jauna saminduengandik
eta salbatzen ditu lur-jota dagozenak.
Zoritxar asko izaten dau zintzoak,
baina guztietatik askatzen Jaunak.
Hazur guztiak zaintzen deutsoz,
bat bakarra ere ez deutsoe hausiko.
Gaiztakeriak hilko dau gaiztoa,
zintzoari gorroto deutsoenak
zigorra izango.
Jaunak gordetzen dau
bere zerbitzarien bizia,
ez dabe zigorrik
harengan babesa dabenak.
OTOITZA - ABESTIA
Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA, ZU!
Zeru-lurren Egile,
BEDEINKATUA, ZU!
Guztien Salbatzaile,
BEDEINKATUA, ZU!
Gure Jabe zara ta,
BEDEINKATUA, ZU! (bir)
Jesus, Jainko Semea,
BEDEINKATUA, ZU!
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA, ZU!
Aitak biztu zaitu ta,
BEDEINKATUA, ZU!
Gure artean zagoz,
BEDEINKATUA, ZU! (bir)
Espiritu Santua,
BEDEINKATUA, ZU!
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA, ZU!
Poz emoile bikaina,
BEDEINKATUA, ZU!
Malkoetan pozgarri,
BEDEINKATUA, ZU! (bir)