Polizia-eleberriak besterik ez dut irakurtzen

Download Report

Transcript Polizia-eleberriak besterik ez dut irakurtzen

Polizia-eleberriak besterik
ez dut irakurtzen.
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
1
Stephenek (…) formak besterik ez zuen
ikusi: lerroak, ertzak, itzalak, erdi-itzalak,
koloreak, perspektibak.
Oliver Sacks (2003): Antropologo bat Marten.
EHU, ZIO bilduma. (Euskaratzailea: Xabier Olarra)
Milaka milioi urtez, bakterioak besterik ez
zen izan, eta haien independentziak
ingurumena eraldatu zuen pixkanaka.
Jorge Wagensberg (2007): Formen matxinada. EHU,
ZIO bilduma. (Euskaratzailea: Juan Garzia)
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
2
Adibideotan ikusi dugunez, besterikekin egiten du
aditzak komunztadura, eta ez haren ezkerreko
sintagmarekin. Hortaz, desegokiak dira honako
esaldi hauek:
*Polizia-eleberriak besterik ez ditut irakurtzen.
*Stephenek (…) formak besterik ez zituen ikusi…
*Milaka milioi urtez, bakterioak besterik ez ziren izan.
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
3
Are nabarmenagoa da komunztadura modu hori
pertsona-izenordainak agertzen direnean ezkerreko
sintagman:
 Zu besterik ez daukat buruan.
*Zu besterik ez zauzkat buruan
 Zu besterik ez zegoen han.
*Zu besterik ez zeunden han
 Nire begiek zu besterik ez dute ikusten.
*Nire begiek zu besterik ez zaituzte ikusten.
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
4
Dena dela, aditza pluralean eman behar da honako
kasu honetan: besterik pluraleko subjektu baten
atributuarekin batera doanean.
Horiek nire aieruak besterik ez dira.
Gezurrak besterik ez dira horiek denak.
Haren ahuleziaren erakusgarri besterik
ez dira imintzio irrigarri horiek.
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
5
Gehiago jakiteko:
Gramatika Batzordea (1994). Euskal Gramatika Lehen Urratsak – IV
(Juntagailuak). 216.-219. or
Patxi Petrirena (2011): “Besterik nola komunztatu”, in Morfosintaxiaren inguruko
zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. 97.-98. or.
EHULKUren aholkuak
'Besterik' nola komunztatu
6