zitoeskeletoa

Download Report

Transcript zitoeskeletoa

ZITOESKELETOA
Zer da zitoeskeletoa?

Proteinaren polimerizazioz eratutako
harizpi- eta hodixka edo tubulu-multzoa
da
EZAUGARRIAK

Egitura aldakorra du, zelularen egoera fisiologikoek
eskatuta, azpiunitate proteikoen polimerizazioz
harizpiak edo tubuluak eratzen direlako
› Egitura hauek beharrezkoak ez badira,
despolimerizazioa gertatzen da.

Zitosolak zitoeskeletoari zor dio bere egitura

Zitosolaren gel egoera ahalbidetzen
duena

Zitoeskeletoak zelula eukariotikoetan
zatitzeko ahalmena eta garraioa
ahalbidetzen ditu
› Animali zeluletan garrantzi handia du, pareta
zelularrik ez dutenez gero, zitoeskeletoa
zelularen forma eta egitura mantentzeaz
arduratzen baita

Zelula prokariotikoetan ere agertzen da
zitoeskeletoa

Zitoeskeletoan bereiz ditzakegu:
› Mikroharizpiak
› Mikrotubuluak
› Bitarteko harizpiak
MIKROHARIZPIAK
8 Å-eko diametroa dute
 Zelularen periferian kokatzen dira
 Aktina, miosina eta antzeko proteinez
eratuak dira
 Egitura globularra (uretan disolbagarriak)
edo haritsua (uretan disolbaezinak) izan
dezakete

MIKROHARIZPIEN FUNTZIOAK

Eskeleto endozelularra eratzen dute

Muskulu-zelulen barneko muskulu uzkurdura ahalbidetzen dute
Eskeleto endozelularra

mintz plasmatikoaren barnealdera atxikitutako aktina-zuntzez osatua da.

Trinkotasuna aldakorra da

Funtzioak:
› Mintz plamatikoari forma ematen dio
› Deformazioak sortzen dizkio mintzari, aktina-mikroharizpiak miosina-
mikroharizpien gainean irristatzean zehazki.
› Mikrobiloen egitura estabilizatzen du
› Endozitosi-xixkuak eratzen ditu
› Zitoplasmaren barnean beha daitezkeen korronteen eraketan parte
hartzen du
› Zatiketa zelularrean zehar zitoplasma bitan zatitzen duen eraztun
uzkurgarriaren osagarria da
MIKROTUBULUAK
Mikrotubuluak,
zitoeskeletoan
bereiz ditzakegun
osagaietako bat
dira .
EGITURA:
Egitura zilindrikoak dira ,25 Å-eko
diametrokoak eta luzera aldakorra.
Egituran nagusi duten proteina Tubulina da. α
eta β izan daitezke.
Hamairu azpiunitate globularrez osaturiko
eraztun modukoak dira , azpiunitate
bakoitza 4-5 nm-takoa gune zentral baten
inguruan antolatzen da mikrotubuluaren
horma eratuz.
Mikrotubuluak honela bereiz
daitezke:


Zelulan iraunkorki egon ohi diren
mikrotubuluak zentrioloak , zilioak eta
flageloak dira.
Ziklo zelularraren faseen arabera
kokapena aldatzen duten mikrotubuluak.
Zentrioloak
Zentrioloak ,zilindro itxurako egitura
mikrotubularrak dira.Animali zelula
guztietan eta landare zelula batzuetan
agertzen direnak.
EGITURA:
Egitura zilindrikoak dira.
 0,4 nm-ko luzerakoak eta 0,2 nm-ko
diametrokoak izaten dira.
 Egitura hauek , 3 mikrotubuluko 9 taldez
osatu ohi dira (bederatzi hirukotez ).

Animalia zelulako zentrioloak:
Animalia zelulek bi zentriolo izaten dituzte
bata bestearekiko perpendikular ,
nukleotik hurbil, zentrosoma deritzon
gunean.
 Bi zentriolo horiek zentrosomaren zati
dira eta DIPLOSOMA izena hartzen dute.

Animali zelula
Zentrioloak (13)
Funtzioak:
Interfasean beharrezkoak diren
mikrotubuluen eraketa zuzentzen dute.
 Mitosirako bikoiztu egiten dira eta ardatz
mitotikoaren eraketa zuzentzen dute.
 Zilio eta flageloen axonemaren eraketa
zuzentzen dute. Horretarako, beraien alde
distalek tubulinaren polimerizazioa
zuzendu eta molde gisa jokatzen dute
mikrotubuluen antolamendurako.

Ziklo zelularraren faseen arabera kokapena
aldatzen duten mikrotubuluak:
Erradikalki kokatzen dira zentrioloen
inguruan (Zentrosoma) zelula interfasean
dagoenean.
 Zatiketa zelularrean, ardatz mitotikoa
eratzen dute, kromosomak bi talde
berdinetan banatzea eginkizun duena.

Mikrotubuluen funtzioak:
Zelularen itxura garatzen eta mantentzen
dute.
 Garraio intrazelularra. Mikrotubuluek
zelula barneko mugimendu edo garraio
mota askotan parte hartzen dute.
 Garraio axonikoa; Axoi eta dendriten
zeharko substantzien garraioan parte
hartzen dute.
 Zatiketa zelularra. Mitosian gertatzen
diren kromosomen mugimenduak zuzentzen
dituzte.

Harizpi ertainak
Zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura
eta konposaketa desberdineko proteinez
osatutako konposatuak dira.
EGITURA:
8 eta 10 Å arteko tamainakoak dira .
 Zenbait proteinaz osatuta daude ,
ugariena keratina da.
 Nukleoaren inguruko eremutik zelulen
ertzetarantz zabaltzen den sare modukoa
osatuz jarrita daude.
 Nukleoaren xafla ere eratzen dute.

FUNTZIOAK:
Egituraketa funtzioa dute harizpi
ertainek.
 Zelulen arteko hainbat loturetan ere parte
hartzen dute, hala nola , desmosometan.
