KLOROPLASTOAK

Download Report

Transcript KLOROPLASTOAK

KLOROPLASTOAK

Mintzez mugatutako organulu zitoplasmatikoak dira.

JATORRIA

• • Mitokondrioak bezala, teoria endosinbiotikoan oinarritzen da jatorria: Kloroplasto eta mitokondrioak sinbionteak* izandako izaki prokariotiko primitiboen ondorengoak dira.

Zelula handiagoekin lotu ziren elkarrentzako onurak eskuratzeko.

* Elkartutako espezie desberdinak, derrigorrezko harremana osatzen dutenak. Harreman hori bientzat onuragarria da.

ENDOSINBIOSIAREN ONURAK

• • Zelula fagozitikoak materia organikoa lortzen du, kloroplasto bilakatu den bakterioa fotosintetikoa baita.

Kloroplastoak babesa, elikagaiak… lortzen ditu, zelula baten barnean biziko delako.

Nola bermatu teoria hau?

• • • • • •

Kloroplastoetan mintz bikoitza.

Prokarioto handien tamaina dute.

Autonomia genetikoa dute.

ADN biribila, bakterioen antzekoa.

Kloroplastoen erribosomak eta bakterioenak ia berdinak dira.

ARN-ren sekuentziak aztertuz kloroplastoek (baita mitokondrioek ere) bakterioekiko ahaidetasun ebolutiboa dutela frogatu da.

DATU OROKORRAK

• • • • NON: Landare zeluletan baino ez dira aurkitzen. Zitoplasman.

FORMA: forma aldakorra batetik bestera, baina sarritan diskoidalak.

ZENBAT: 20-40 zelula bakoitzeko.

TAMAINA: mitokondrioak baino handiagoak (3-10 μm-ko luzera eta 1-2μm ko lodiera).Organulu zelular handienetarikoak, mikroskopio optikoz ondo ikus daitezkeenak.

EGITURA

• • • Kanpo mintza: Oso iragazkorra, mitokondrien kanpo-mintzaren antzeko ezaugarriekin.

Mintzen arteko gunea: zitosolaren antzekoa (zitosola zitoplasman organuluak sartuta daudeneko substantzia da).

Barne mintza: Laua, gandorrik gabea. Ez hain iragazkorra. Substantzien garraio selektiboan espezializaturiko proteina asko dauzka.

Kanpo mintza Mintzen arteko gunea Barneko mintza

• Mintz guztiek bezala, fosfolipido geruza bikoitza dute, beste substantzia askorekin batera.

Estroma: kloroplastoen barnealdeko barrunbean dagoen substantzia da.

Osagai hauek ditu:  Entzimak: metabolismo fotosintetikoetako partehartzaile garrantzitsuak. Ugariena erribulosa bisfosfato karboxilasa oxigenasa (errubisko) da (ia kloroplastoko proteina guztien erdia).

 ADNa: bere buruan itxitako kate bikoitza.

Kloroplastoetako genoma (espezie edo banako baten konplexu material genetikoaren multzoa) mitokondriala baino handiagoa da. Informazio genetikoa ARN desberdinak eta fotosintesiko entzimatikoetako proteina batzuk kodetzeko.

 Erribosomak: proteinen sintesia.

kloroplastoetako berezko  Beste entzima batzuk: material genetikoaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena erregulatu eta kontrolatzeko.

 Beste substantzia batzuk: bereziki almidoia eta tanta lipidikoak.

• • Mitokondrioetan ez bezala, beste barne konpartimentu bat aurki dezakegu: Tilakoideak: mintz-sakulu zapalak.

Grana

izeneko metaketak eratzen dituzte. Granum bakoitza beste batzuekin konektatzen da barrunbe-sare bat osatuz (lamela).

Tilakoideetako mintzek pigmentu fotosintetikoak dauzkate, bereziki klorofilak eta karotenoideak, elektroi garraiorako kate fotosintetikoa eta ATP sintetasa.

Gune tilakoidala: tilakoideen barruan kokatua.

pH azidoaren baldintzak mantentzen ditu.

FUNTZIOAK

• • • Landareen eta alga eukariotoen FOTOSINTESIA kloroplastoetan burutzen da, bertan baitaude prozesu horretan parte hartzen duten funtsezko molekulak, klorofilak. Klorofila horien ondorioz daukate kolore berdea landareek.

Fotosintesiaren lehenengo fasea (argi-fasea): tilakoideetako klorofilak eta entzimek egiten dute. Eguzki-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute (ATP, NADP.2H…) Bigarren fasea (ilunpeko fasea): estromako substantziek eta entzimek egiten dute.

ALAZNE ARRAZOLA

BIDEOA (1) BIDEOA(2)