MITOKONDRIOA
Download
Report
Transcript MITOKONDRIOA
MITOKONDRIOA
Mitokondrioak zelula
eukariotoetan dauden organulu
biribilduak dira zelularen
energia-beharrak asetzen
dituztenak
EZAUGARRIAK
ADN propioa (Prokariotoen berdina)
ARN mota guztiak
Erribosoma bereziak (prokariotoen berdina)
Proteina propioen sintesia
Entzima propio ugari dituzte
Mintz bikoitza
Ugaltzeko gaitasuna
ENDOSINBIOSIAREN TEORIA
Zelula prokarioto handi-handi batek beste zelula
prokarioto txikiago batzuk irentsi zituen.
Baina ez zituen digeritu eta zelula txiki horiek
bizirik iraun zuten zelula handi horren barruan,
berarekiko sinbiosian.
Zelula txikiak eboluzionatu egin zuten eta zelula
nagusiarentzat baliagarriak ziren funtzioak betetzen
zuten>>>Mitokondrioak eta kloroplastoak sortu.
EGITURA (I)
Kanpo-mintza: Proteina asko, zitosolarekin gertatzen
diren garraioetako substantzien erregulatzaile.
Mintzen arteko gunea: zitosolaren oso antzeko
konposizioa du, kanpo-mintzaren
iragazkortasunagatik.
Barne-mintza: Barnealderanzko tolestura edo
gandorrak ditu. Proteina garraiatzaile asko dauzka.
Matrize mitokondriala (hurrengo diapositiban)
EGITURA (II)
Matrize mitokondriala: Mitokondrioen barneko
gunea, barne-mintzaz inguratuta. Bertan:
-Entzima kantitate handia: substantziak
katabolizatzeko>>Gantz-azidoak/azetil-KoA
-ADNa: ARN aren sintesirako beharrezkoa den
informazio genetikoa eta proteina mitokondrialak.
-Erribosomak: Proteina mitokondrialen sintesiaren
arduradun
-Beste entzima batzuk: ADN mitokondrialaren
erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena erregulatzen
eta kontrolatzeko.
-Substantzia anitz: nukleotidoak eta ioak
MITOKONDRIAK
FUNTZIOAK
Energia lortzea arnasketa zelularraren bidez
Arnasketa zelularra zelulan gertatzen den erreakzio biokimikoen multzoari deritzo, molekula organiko
bakun batzuk (gluzido, lipido eta aminoazidoak) oxidatu eta degradatzen dituena energia kimikoa
lortzeko (ATP).
Substantzia organikoak energia ugarikoak dira (glukosa,adibidez), eta prozesu horren bidez, konposatu
ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia urrikoak: karbono dioxidoa eta ura.
Degradazio hori osorik burutzeko , zelulek oxigenoa behar dute.
Arnasketaren ekuazio osoa, honako hau da:
Glukosa + O2 -------------> H2O + CO2 + energia kimikoa
Prozesu horretan askatzen den energia ATP izeneko molekulan gordetzen da. Molekula horrek, gero,
energia garraiatzen du, beharrezkoa den edozein zelula zatitara, eta zenbait funtzio egiteko erabiliko
da han: substantzia klonpexuagoak sintetizatzeko, mugitzeko...
Arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen da zelula eukariotoetan.
ADN
mitokondriala
Matrize
mitokondrial
Mintzen arteko
eremua
ATP-sintetasa
Gandor
mitokondriala
Kanpoko mintz
mitokondriala
Barruko
Mintz
mitokondriala
Mitorribosomak