Golgi aparatua

Download Report

Transcript Golgi aparatua

•
•
•
Zelula eukariotiko
guztietan ageri da,
salbuespen batzuk egon
arren.
Erretikulu
endoplasmatikoaren eta
mintz plasmatikoaren
artean kokatzen da.
Erretikulu
endoplasmatikotik
etorritako molekulak
(proteinak zein lipidoak)
eraldatu, paketatu eta
bere garraioa zuzentzeaz
arduratzen da.
•
•
•
•
Golgi aparatua
diktiosomez eratuta
dago.
Diktiosoma bakoitza
zisterna deritzen
egiturek osatzen dute.
Zisternak molekulak
eraldatzeko erabiltzen
diren entzimez
eratutako disko lauak
dira.
Zisternak lotura
tubularren bidez daude
lotuta euren artean.


Organulua besikulaz
inguratuta dago,
bere funtzioa
betetzen laguntzen
diotelarik.
Oso egitura
dinamikoa eta
polarizatua du. Bi
alde bereizten dira
bertan: cis aldea eta
trans aldea.
Cis aldea
•
•
•
•
Alde ganbila da.
Alde honetatik sartzen
dira erretikulutik
etorritako besikulak, hau
da, trantsizio besikulak.
Trantsizio besikulak
erretikulu
endoplasmatiko
bikortsuaren mintzean
sintetizatu diren
proteinadun xixkuak
dira.
Besikula hauek Golgi
aparatuaren kanpoko
aldera eramango diren
proteinak garraiatzen
dituzte.
Trans aldea



Alde ahurra da.
Trantsizio besikulen
baitan dauden
proteinak eraldatu
ondoren, alde honetan
kontzentratzen dira.
Eraldatutako proteinak
jariatze besikuletan
batu daitezke edo
lisosometara zein
beste organulu
batzuetara garraiatuak
edo jariatuak izan.
•
•
•
Exozitosi besikulak: proteinak
kanporatzen dituzte. Besikulen
barruan proteinak daudelarik,
mintz plasmatikoarekin
elkartzen dira. Horrela,
proteinak, zelulatik
kanporatzen dira. Adibidez: B
linfozito aktibatuek askatutako
antigorputzak.
Jariatze besikulak: besikula
hauek ere zelulatik
kanporatuak izango diren
proteinak dituzte. Hala ere,
hauek proteinak askatzeko
prozesu hasteko seinale bat
jaso behar dute. Adibidez:
neuronetatik askatutako
neurotransmisoreak.
Lisosoma besikulak (vesículas
lisosomales): besikula mota
honek lisosometara doazen
proteinak garraiatzen ditu.
Adibidez: lisosometako
proteasa digestiboak.
•
•
•
•
Bere funtzioa erretikulu
endoplasmatikotik datozen
proteinak garraiatzea, heltzea,
metatzea eta jariatzea da.
Lehenengo, erretikulu
endoplasmatikotik Golgi
aparatura proteinak dakarten
trantsizio besikulak cis aldeko
mintzarekin elkartzen dira,
zisternetan bere barneko
materia proteikoa jariatzeko.
Ondoren, organuluaren cis
aldetik trans aldera joaten dira
proteinak besikulen bidez, eta
bitartean, proteinek aldaketak
jasaten dituzte.
Azkenik, organulutik irteten
diren proteinak hainbat lan
egin ditzaketen besikulen
baitan daude metatuta, inoiz
ez beraiek bakarrik aske.
•
•
•
•
Zelularen mintz
plasmatikoan
txertatzen dira
mintzaren osagai diren
proteina edo lipido
gisa.
Exozitosia burutzen
dute.
Endozitosi bidez, bere
materia proteikoa
askatzen dute.
Endosomekin
fusionatzen dira,
lisosomak sortuz.

Proteinak
eraldatzeaz gain,
Golgi aparatuak
lipidoen garraioan
eta lisosomen
sintesian parte
hartzen du eta
besikulak erabiltzen
ditu molekulak
garraiatzeko eta
metatzeko.
Golgiren aparatua errealitatean.
Gezi gorriek zisternak
seinalatzen dituzte, eta gezi
urdinek besikulak.