Golgi-ren aparatua

Download Report

Transcript Golgi-ren aparatua

Golgi-ren aparatua
Edukiak
 Sarrera.
 Golgi-ren
aparatuaren egitura.
 Golgi-ren aparatuaren funtzioak.
 Irudiak.
EGITURA



Golgi-ren aparatua erretikulu endoplasmatikotik
etorririko molekulak(proteina zein
lipidoak)eraldatu,paketatu eta beren garraioa
zuzentzeaz arduratzen den organulu mintzakara
da.
Organulu hau zelula eukariotiko guztietan dago
eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea
daukatenetan.
Camillo Golgi fisikari italiarrak identifikatu
zuen lehen aldiz 1898an, eta haren omenez du
izena.
Disko itxurako egitura lauez eta
elkarturiko besikulez osatuta dago.
 Zaku formako xixkuz osatua
dago.Xixku horie zisterna ere esaten
zaie,eta horien barnean Golgi-ren
aparatuko lumena deritzon gunea
dago.

 Zisternak
lautik seira bitarteko
multzotan biltzen dira diktiosoma
bat eratuz.
 Diktiosomen inguruan xixku txiki
mordoa dago;zisternetan eratu eta
ondoren,askatu egiten dira
horietatik.
 Ongi
bereizitako 2 aurpegi dituzte
diktiosomek:
 Zis aldea, erretikulu
endoplasmatikorantz begira.Honi
esker organulu honetatik datozen
materialak zisternetan sartzen dira.
 Trans aldea,aurrekoaren aurkakoa.
 Aurpegi
honetatik xixku
jariatzaileak askatzen dira
(xixkuetan Golgi-ren aparatuak
ekoizturiko gaiak daudelarik) eta
mintz plasmatikoa edo lisosometara
abiatzen dira.
FUNTZIOAK
 Golgi-ren
aparatuan erretikulu
endoplasmatikotik datozen
substantzien metaketa eta
transformazioa gertatzen da.
 Transformazioak sekuentzia gisa
gauzatzen dira,substantziak
diktiosomen zis aldetik trans aldera
doazela.
 Proteinak
eta lipidoak erretikulutik
irteten dira xixkuetan
bilduta.Ondoren,hauek
zitoplasmatik desplazatzen dira
Golgi-ren aparaturantz.
 Zis aldean txertatzen dira eta
tranformazioak hasten dituzte.Trans
aldera igaro bitartean ere
transformatuz doaz.
Behin glikosilazio-prozesua amaitu
ondoren,glikolipidoak eta glikoproteinak
trans aldeko zisternetan sailkatu eta
zenbait xixkutan txertatzen dira
helburuaren arabera.
 Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren
substantziak exozitosi bidez irteten dira
zelulatik.Gero,hainbat funtziotan parte
hartzen dute.Hala nola,guruin-epitelioen
jariakinen osagai dira.

 Lisosometara
zuzentzen diren
substantziak erretikuluan
sintetizatuko entzimak
dira,transformaziorik jasan gabe
Golgi-ren aparatuan pilatu direnak
Irudiak