View/Open - EIMA Gordailua

Download Report

Transcript View/Open - EIMA Gordailua

HIZTEGIA
Klik egizu aukeratutako hizkiaren gainean
AIRE,AIRE!: oihu bat da, pilotari kantxan bote egiten utzi gabe haren
hegaldia eteteko asmoa adierazten du.
AIREAN ERAMAN: pilota airean eramatea da, bote egin baino lehen.
Erraz irabazi izana adierazteko ere erabiltzen da esamoldea (Partida
airean eraman du).
ARRIMATU: ezkerparetaren kontra jokoa ixteko era taktikoa da (itsatsi
edo baztertu).
ATZERATU: pilota, indarrez, atzealdeko koadroetara bidaltzea da
(gibelatu).
Hasierara joateko
BAI: pilota norberak bueltatuko duela adierazteko erabiltzen da.
BARNEA: ezkerparetatik gertu dagoen jokalekua da, frontisaren (txokoa)
eta hirugarren koadroaren artekoa.
BARRENEN, TXOKOKA, PRIMI, PUNTTO eta TANTO: kanporatze-joko
batean erabiltzen diren hitzak dira (Hasieran jokalari asko sartzen dira
kantxan eta, errestoa galdu ahala, kantxatik alde egin behar dute. Azkenean,
barrenen, txoko edo dena delakoa −irabazi duena− bakarrik geratzen da,
hurrengo jokorako tanto bat edo pare bat irabaziz).
BAZTERTU: ezkerparetaren kontra jokoa ixteko era taktikoa da (arrimatu
edo itsatsi).
BERRIZ: azkeneko jokaldiaren errepikapena eskatzeko erabiltzen da.
BESAGAINA: pilota, besoa buru gainean kokatuta, atzetik aurrera jotzea da.
BESAPE JO: besoa jaso gabe, pilota behetik gora jotzea da (sotamanoa).
BESAZEHAR: pilota moztea da, loratu edo harrotu gabe (beso-erdia).
BI PARETA: pilotak ezkerparetan lehenik eta ondoren -lurrik ukitu gabefrontisean jotzean egiten den jokaldia da.
BIETARA!: laguna barrenera edo zabalera irten litekeen pilota bueltatzeko
erne egon dadin botatzen den oihua da (Bietara egon!).
BOTEPRONTOA: bote egin baino lehen, pilota bueltatzea da.
BOTILEROA: aholkulari teknikoa edota taktika maisua da, pilotariari bere
aholkuen bitartez jokoa garatzeko era egokiena zein den esaten diona.
Hasierara joateko
ERREBESA: pilota datorkion aldearekiko kontrakoa den besoaz
eramatea da.
ERREMATEA: tantoa irabazteko asmoz jokalariak propio gauzatzen
duen jokaldia da.
ERRESTOA: lehen botea kantxan eginez, airean boleaz edo sotamanoz
pilota frontisera bueltatzea da.
ESKASA(K): jokalekuak bereizten dituzten eta pintura nabarmenaz
markaturik dauden lerroak edo xaflak dira.
ESKUIN-EZKER: batak besteari, nola jokatu behar duen aholkatzeko,
esaten dion adierazpena da.
EZ!: lagunari, pilota bueltatzera doanean, ez sartzeko adierazteko
esaten zaiona da.
Hasierara joateko
FALTA: araudia urratuz, eskasak joaz edo horiek mugatutako
esparrutik irtenez, huts egin duen jokaldia da (ustela).
FALTA-MARRA: sakean, pilotak bote egiteko esparrua mugatzen
duten bi marretako bat da, frontisetik gertuen dagoena.
Hasierara joateko
HARROTUA: oso urrunetik jaurtikiz, frontisaren goialderantz altxatutako
pilotari esaten zaio.
HIRI: pilota eramateko egokien kokatuta dagoen lagunari esateko erabiltzen
da (zuri).
HUTSA: jokalariak pilota nahi bezala jotzen ez duenean, hutsa egin duela
esaten da.
Hasierara joateko
ITSATSI: ezkerparetaren kontra jokoa ixteko era taktikoa da (arrimatu
edo baztertu).
ITSATSIA: botea egin ondoren, ezkerparetari itsatsirik eroriz datorren
pilotari esaten zaio (arrimatua edo baztertua).
Hasierara joateko
JO!: iparraldean sakea egiterakoan esaten da (pilotakada edo kolpea esan
nahi du); hegoaldean, lagunari esaten zaio pilota hark eraman dezan
eskatuz.
Hasierara joateko
KANTXA: jokaleku-eremua da.
KARANBOLA: pilotak hiru bote emanez egiten du karanbola:
ezkerparetaren eta frontisaren kontra, eta kantxaren gainean.
KOKATU: arerioak bueltatzeko zailtasunik handienak aurkituko dituen
tokirako noranzkoan trebeziaz pilota jaurtikitzea da.
KASU!: jokaldi baten arriskua adierazteko esaten da (kontuz!).
KONTRAKANTXA: kantxaren eskuinaldea da.
Hasierara joateko
LABURRA: frontiseraino iristen ez den jokaldiari esaten zaio. Sakean,
horretarako markaturik dagoen lerroraino pilota iristen ez denean ere,
laburra dela esaten da (edo motza).
LIBRE: pilota oztoporik gabe buelta daitekeela adierazteko esan ohi da.
Sake librean, edonondik eta inolako mugaketarik gabe jartzen da pilota
jokoan.
LUZEA: hedadura handiko jokaldia da, indar handiz, seigarren edo
zazpigarren koadrotaraino zabaltzen dena.
LUZATU: hainbat kasutan, partidari tantoak gehitzea esan nahi du.
Hasierara joateko
MATXETEA: eskuineko eskua goitik behera jaitsaraziz, frontisetik
irten ondoren pilotaren boteari erasotzeko modua da, berriz bote
egindakoan altuera handia har dezan.
MOTZA: frontiseraino iristen ez den jokaldia da. Sakean,
horretarako markaturik dagoen lerroraino pilota iristen ez denean
ere, motza dela esaten da (edo laburra).
MOZTUA: indar biziz burututako jokaldia da, ezkerreko nahiz
eskuineko besoa zabalduz pilotak txapa gain-gainean jo dezan txoko
edo zabalerantz.
MOTELA: pilotak frontisa jotzean egiten duen erreakzio eskasa
adierazten duen hitza da.
MARRA: frontisaren behealdean ezarrita dagoen metalezko xaflari
esaten zaio (txapa).
Hasierara joateko
NIREA!: pilota norberak bueltatzeko asmoa duela azalduz, jokalari
batek besteari oihukatzen dion hitza da (NIRI UTZI edo BEGO ere).
Hasierara joateko
ONA: legezko jokalekuaren mugetan, pilotak daraman noranzkoa
eta egingo duen botearen kokapena egokiak direnean esaten da.
Hasierara joateko
PIKEA: ezkerparetak eta zoruak osatzen duten angeluan
bertan pilota kokatzen asmatzea da.
Hasierara joateko
SAKEA: tantoaren hasieran, pilota jokoan jartzeko egiten den
lehendabiziko joaldia da.
SALDUA: kantxako espazio bat kontrarioen mende utziz, tantoa
errematatzeko aukera aproposak ematen zaizkienean esaten da pilota
saldua dela.
SEGI: nork eraman behar duen jakiteko zalantzako pilota denean,
lagunari hark eramateko eskaera egiten zaionean esaten da.
SEGURTATU: tantoa eramateko esanez, atzelariak eta aurrelariak
elkarri aholkatzeko erabiltzen da.
SOTAMANOA: pilota frontisetik goitik behera datorrela, botea eman
aurretik behetik gora joz eramatea da (besape jo).
Hasierara joateko
TXAPA: frontisaren behealdean ezarrita dagoen metalezko xafla
da (marra).
TXOKOA: jolastoki txikia da, frontisetik hurbil, ezkerparetaren
ondoan dagoena (zokoa, bazterra edo angelua ere esaten zaio).
Hasierara joateko
UKITUA: jokatzeko modu bat da, ahalik eta era berezienean jaurtikiz,
pilota txaparen gain-gainean kokatzen da frontisa jotzerakoan (dejada).
USTELA: araudia urratuz, eskasak joaz edo horiek mugatutako
esparrutik irtenez, huts egiten duen jokaldia da (falta).
Hasierara joateko
ZABALA: kantxaren eskuinaldeko jokalekua da.
ZURI!: pilota eramateko egokien kokatuta dagoen lagunari
esateko erabiltzen da (hiri!).
Hasierara joateko
Ez dago emaitzarik
Hasierara joateko
BIBLIOGRAFIA:
-Euskal Pilotarako urratsak
(Fitxa Pedagogikoak)
©Gipuzkoako Ikastolen Elkartea-Donostia