Leku-izenak: gorabehera batzuk

Download Report

Transcript Leku-izenak: gorabehera batzuk

Leku-izen berezien
gaineko
gorabehera batzuk
o Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
o Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
1
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Euskal Herriko zenbait lurralde- eta
udal-izenek a bokala dute bukaeran.
Horietako batzuek bokalari eusten diote
jokatzen direnean, eta beste batzuek, berriz,
galdu egiten dute.
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
2
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Lurralde- eta udal-izen hauek eusten diote a
bokalari:
o Aurten ere pasatuko da Mungiatik Korrika.
o *Aurten ere pasatuko da Mungitik Korrika.
o Gaur arratsaldean Getariara joango naiz.
o *Gaur arratsaldean Getarira joango naiz.
o Donostiako argazki zahar batzuk erakutsi zizkidaten.
o *Donostiko argazki zahar batzuk erakutsi zizkidaten.
o Aste honetan bertan desagertuko da Errenteriako eraikin historiko hori.
o *Aste honetan bertan desagertuko da Errenteriko eraikin...
o Jende asko hurbilduko da Ondarroara.
o *Jende asko hurbilduko da Ondarrura.
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
3
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Honako hauek ere eusten diote a bokalari:
o Aezkoa
o Garaioa
o Lemoa
o Pasaia
o Alegia
o Gipuzkoa
o Lodosa
o Plentzia
o Apaioa
o Hendaia
o Makea
o Zaldibia
o Aramendia
o Irabia
o Mendabia
o Zestoa
o Atarrabia
o Izpurua
o Nafarroa
o Zuberoa
o Barrundia
o Ledea
o Ordizia
o Zuia
o Bedia
o Legaria
o Ororbia
o Zumaia
o Gabiria
o Leioa
o Ostankoa
o ….
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
4
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Lurralde- eta udal-izen batzuek a bokala
galtzen dute lekuzko deklinabide-kasuetan:
o Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da.
o Bizkaian sortzen diren hiri-hondakin guztiak tratatu beharko dira.
o Bizkaitik Leitzara joateko autobusa antolatu dugu.
o Zaborra Bizkaira eramateko ituna hiru urtez luzatzea eskatuko dute.
o Bizkaiko kazetariek urteko kirolari onena izendatu dute.
o Ermita hori Elgoibartik Bizkairantz doan bide nagusi zaharrean dago.
Alegia, izen arrunten antzera jokatzen dira lekuzko kasuetan:
a bokalik gabe, NON kasuan izan ezik.
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
5
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Honako hauek ere galtzen dute a bokala:
o Abaurregaina
o Forua
o Olatzagutia
o Abaurrepea
o Harana
o Otsagabia
o Asparrena
o Hondarribia
o Urizaharra
o Azkoitia
o Iruñea
o Zigoitia
o Azpeitia
o Mallabia
o Ziordia
o Basaburua
o Mañaria
o Zizur Nagusia
o Berriatua
o Medigorria
o…
o Busturia
o Nafarroa Beherea
o Ermua
o Olaberria
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
6
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Eskualde-izen batzuek alde, ibar, merindade
edo haran izena dute osagai, edo garai,
handi edo txipi izenondoa. Eskualde-izen
horiek ere galtzen dute a bokala, jokatzen
direnean:
o Durangaldea (-a)
o Tuterako Merindadea (-a)
o Urraul Ibarrak (-ak)
o Ezkerraldea (-a)
o Erriberriko Merindadea (-a)
o Lapurdi Garaia (-a)
o Tolosaldea (-a)
o Iruñeko Merindadea (-a)
o Arbaila Txipia (-a)
o Lapurdi Ekialdea (-a)
o Enkarterriko Haranak (-ak)
o Lapurdi Erdialdea (-a)
o Ameskoa Ibarrak (-ak)
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
7
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea
Gogoratu, bestalde, leku-izen berezi hauek ez
dutela a bokalik:
o Altsasu
o Elbete
o Legazpi
o Arrakasgoiti
o Eltzaburu
o Luhuso
o Aulesti
o Erriberri
o Ubide
o Aurizberri
o Errigoiti
o Ulibarri
o Bakaiku
o Hiriberrri
o Ulibeiti
o Benegorri
o Ibarrangelu
o Unanu
o Beramendi
o Itsasperri
o Urraulbeiti
o Berriobeiti
o Iturmendi
o Urraulgoiti
o Berriogoiti
o Larrabetzu
o Urretxu
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
8
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR
Leku-izen bereziei -(t)ar atzizkia erantsiz, jatorria
adierazten duten izenondoak sortzen dira:
o Gipuzkoa + (t)ar = gipuzkoar
o Gorliz + (t)ar = gorliztar
o Zarautz + (t)ar = zarauztar
o Legazpi + (t)ar = legazpiar
o Alemania + (t)ar = alemaniar
OHARRA: Euskal Herritik kanpoko jentilizioek leku-izen berezia dute
oinarri, eta ez maileguz harturiko jentilizioa:
o Europa > europar / *europear
o Arabia > arabiar / *arabear
o Egipto > egiptoar / *egipziar (egiptiar)
o Holanda > holandar / *holandestar
o Portugal > portugaldar / *portugestar
o Maroko > marokoar / * marrokiar
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
9
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR
Noiz -ar, noiz -tar eta noiz -dar?
Horri buruzko informazioa, Euskaltzaindiak
ematen digu, argitalpen digital hauetan:
Onomastika
• Euskal Herriko leku-izenak (Pdf, 801 Kb)
• Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoa (Pdf, 163 Kb)
• Exonomastika (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak) (Pdf, 930 Kb)
• Argibide-eskaerak
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
10
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR
Lagungarri izan dakizkizuke taula hauek, hala ere:
Leku-izenaren amaiera
k
o
n
t
s
o
n
a
n
t
e
a
Atzizkiaren forma
Adibidea
m/n/l
-dar
(Nepal) nepaldar
t
-ar
(Budapest) budapestar
ts / tx / tz
-star / -xtar / -ztar
(Metz) meztar
nd
-ar
(Aucland) auclandar
ng
-dar
(Hong Kong)
hongkongdar
Gainerako kontsonanteak
-tar
(Leipzig) leipzigtar
Kontsonantea + h
h-aren aurreko
kontsonantearen
arabera
(Perth) perthar
(Phonm Penh)
phonmpenhdar
Salbuespena
Irak > irakiar
[Taula hau eta hurrengoa Euskerako artikulu batean ageri direnen bertsio eguneratuak dira:
Irazabalbeitia. i. (1994), “Exotoponimoen jentilizioak osatzeko arauak”, Euskera 39, 1473. orrialdea.]
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
11
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR
Leku-izenaren amaiera
a
b
o
k
a
l
a
Atzizkiaren
forma
Adibidea
Salbuespena
Silaba bat edo bi
-tar
(Txina) txinatar
(Suitza) suitzar
Bi silaba baino gehiago
-ar
(Albania) albaniar
ta
-ar
(Malta) maltar
u
-ar
(Maresu) maresuar
(Urartu) urartuar
au
-tar
(Dachau) dachautar
i
-ar
(Djibuti) djibutiar
(Burundi) burundiar
(Fiji) fijiar
(Funafuti) funafutiar
o
-ar
(Damasko) damaskoar
(Halikarnaso) halikarnasoar
io
io + ar = iar
(Pirinio) piriniar
(Maurizio) mauriziar
(Bizantzio) bizantziar
e
-tar
(Txile) txiletar
(Gaborone) gaboronetar
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
(Mosku) moskutar
(Katmandu) katmandutar
(Brunei) bruneitar
(Napoli) napolitar
(Paraguai) paraguaitar
(Uruguai) uruguaitar
bernaotar, kairotar, kartagotar,
luxenburgotar, santiagotar…
(Lazio) laziotar
(Samnio) samniotar
(Tokio) tokiotar
12
Jentilizioak: kokapena
Gramatikaren arabera, izenaren ezker/eskuinean
joan daitezke; literatura-tradizioan, ezkerrean
maizago agertzen dira baina.
• arabar poeta
• poeta arabarra
«Izenaren aurreko aldea oso kargatuta datorrenean -(t)ar hauek atzealdean
(izenaren eskuinean) izenondo gisa ematea komeni da.»
[Sarasola, I. (1997) , Euskara Batuaren Ajeak. Donostia: Alberdania]
o Gertatzen den oro bere koadernoan idazten duen mutil estatubatuarra…
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
13
Jentilizioak: kokapena (oharra).
-(T)AR atzizkiarekin, herritartasuna adierazten ez
duten izenondoak ere eratzen dira
(hamartar, hirurogeitar, kopernikar, kartesiar…).
Halako izenondoek kokapen bakarra hartzen dute:
izenaren eskuinean doaz, ez ezkerrean.
o zenbaki hamatarrak
o *hamartar zenbakiak
o iraultza korpenikarra
o *kopernikar iraultza
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
Jentilizioak: azken oharrak.
o Leku-izen berezietatik sortzen badira ere, letra
xehez idazten dira jentilizoak.
o Hala, esate baterako, alemaniar ikertzaileek edo britainiarrek
sarearen bidez erabil dezakete Kanarietako teleskopioa.
o *Hala (…) Alemaniar ikertzaileek edo Britainiarrek …
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
15
Jentilizioak: azken oharrak.
o -(T)AR atzizkiaren bidez sorturiko jentilizioak ez
dira hizkuntzak izendatzeko erabili behar.
o Italieraz hitz egin zidan.
o *Italiarrean hitz egin zidan…
o Euskara batuan dakiena lotsatu egiten da Bermeoko hizkeran egiten.
o *(…) bermeotarrez egiten.
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
16
Jentilizioak: azken oharrak.
Fitxa honetan azterturiko jentilizioez gainera, badira beste
batzuk, tradizio handikoak horiek ere, baina
-(T)AR atzizkia gabe sortuak
o aleman
o galego
o katalan
o espainol
o greko
o portuges
o frantses
o ingeles
o…
o Jentilizio horiek, -(T)AR atzizkidunak bezala, izenaren ezkerrean (aleman poeta)
zein eskuinean (poeta alemana) joan daitezke.
o Haietako batzuk, hala nola gorago aipatuak, izen bihurtuta, hizkuntzak
izendatzeko erabiltzen dira.
o Erasmusko ikasle aleman batek katalanez egin zidan.
EHULKUren aholkua
Leku-izen bereziak:
gorabehera batzuk
17