LANDARE ZELULA PARETA

Download Report

Transcript LANDARE ZELULA PARETA

LANDARE
ZELULA-PARETA
ZER DA?
O Landare zelulen mintz
plasmatikoaren kanpo aldean
dagoen egitura da zelula pareta.
O Landareen egiturazko eta
ezaugarri funtzional asko pareta
horren baldintzapean daude.
OSAGAIAK:
O Zelula pareta hiru motatako polisakaridoz
osatuta dago:
1- Zelulosa: glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da.
Naturan ugaria dena.
2- Hemizelulosa: masa molekular handiko heteropolisakaridoak
dira.
3- Pektina: malgutasun handiko heteropolisakaridoa da.
Zenbait paretatan, glukoproteinak, monosakaridoak eta gatz
mineralak ere agertzen dira.
O Molekula guzti horrek, matriz hidratatu batean
daude.
O Matrizeak sustantzia disolbagarri eta txikiak (ura,
karbono dioxidoa eta oxigenoa) pareta zeharka
daitezen ahalbidetzen du baina molekula handiek
ez.
O Beraz, landareen zelulan metabolismoan parte
hartzen duten sustantziak molekula txikiak dira.
EGITURA:
O Bata bestearen gainean jarritako geruzaz osatuta.
 Erdiko xafla: pektinaz osatuta dago, eratzen den
lehena eta bi zelula kumeak bereizten dituena.
 Pareta primarioa: zelulosaz osatuta dago eta lodiera
aldakorrekoa da.
 Pareta sekundarioa:gehiago haziko ez diren zelulek
jariatzen dute pareta. Lodia eta trinkoa. Zelulosaz
osatutakoa.
O Paretaren hazkuntza barrualdetik kanpora ematen
da:
1. Erdiko xafla
2. Zelulosa + hemizelulosa+pektina
3. Beste sustantzia batzuk
pareta sekundarioa
pareta
primarioa
Plasmodesmoa:
O Zelula pareta, plasmodesmo izeneko hoditxo mehez
zeharkatuta dago.
Hauek zelulen arteko komunikazioa
ahalbidetzen
dute.
O Plasmodesmoari esker, zitoplasmak jarraitasuna du
zelula batetik bestera; beraz, sustantzien zirkulazioa
bizkorragoa da.
O Punteadurak dira zelula paretan agertzen diren
etenune txiki txikiak.Etenuneotatik luzatzen dira
plasmodesmoak.
Landare zelula
paretaren funtzioak
EGITURAKETA
HANPADURA PRESIOA
KONTROLATZEA
1. EGITURAKETA
O Paretaren funtzio garrantzitsuena da.
O Zelulari forma ematen dion geruza zurruna da.
O Zelula trakzio mekanikoetatik babesten du.
O Zelula paretak alboko zelulen paretari lotuta dago eta
guztiek batera sendotasuna ematen diote landareen
organoei. Karkasa edo armazoia eratzen dute.
2.Hanpadura presioa
O Ingurunea zitoplasmarekiko hipotonikoa denean
gertatzen da:
1. Ura zelularen bakuolotan sartzen da osmosi
bidez.
2. Bolumena handitzen da.
3. Presioa dago paretaren gainean.
 hazkundea: ehunak luzatu presioa dela eta.
 Mugimenduak (estomen irekiera eta itxiera
kontrolatu)
ALDAKETAK
O Zelula pareta, ehunen beharrizanen arabera
alda edo egokitu daiteke.
O Epidermisean edo xileman jasaten dituzten
aldakuntzen kausa da.
EPIDERMISA:
O Epidermisa eratzen duten zelulen paretaren
kanpoaldean kutina izeneko sustantzia bat
dago eta honen gainean argizari geruza bat.
Multzo horri kutikula deritzo.
Kutikula babesa
ematen dio
organoari
Xilema edo zura:
O Ehun hau zelula paretaren aldakuntza
prozesu garrantzitsu baten emaitza da.
Lignina gehitzen zaio paretaren egiturari.
O Hodi sendo eta trenkada gabekoa eratzen
da. Hodi horretan barrena sustraiak
zurgaturiko ura eta ioiak ibiliko dira.