ZER DA KULTURA? - Kulturartekotasuna B06

Download Report

Transcript ZER DA KULTURA? - Kulturartekotasuna B06

ZER DA KULTURA?
(Colectivo Amani (1994). Educación intercultural. Análisis y
resolución de conflictos, Madrid: Edit. Popular)
ZER DA KULTURA? (1)



Sistema bat, kontzeptuak eta baloreak
integratzen dituena.
Sisteman daude sinesmenak eta iguripenak,
ereduak, errutinak, jokaerak eta ohiturak, talde
batek sortuak eta mantenduak, talde
horrek erabiliak eta aldatuak.
Pertsonen, gauzen eta naturaren arteko
harremanak lotzen eta erregulatzen ditu
(Figueroa 1993).
ZER DA KULTURA? (2)


Ezaguera inplizitu eta esplizitu konpartitua, talde
moduan bizirauteko beharrezkoa dena eta baita
taldeko kideen arteko komunikazioa errazteko
ere.
Zera dago ezaguera horren barruan:


Moldaera ekologiko, historiko eta garaikidearen premien
produktuak, dimentsio subjektiboak (sinismenak, jarrerak,
baloreak), interaktiboak (hizkuntza, hitzezkoa eta ez
hitzezkoa) eta dimentsio materialak (artefaktuak).
Gizabanako bakoitzak, mikro/makro kultura horren
barruan, konpartitzen ditu informazio patroi horiek,
hein handiagoan edo txikiagoan esanguratsuak
gertatzen zaizkionak.

Haiek ahalbidetzen diote komunikatzea eta funtzionatzea
koherentzia maila erlatiboki altuarekin taldearen barruan
(Goodenough 1971)
ZER DA KULTURA? (3)

Sinismen, balio, ohitura eta jokabideen sistema,
gizarte baten kideek konpartitzen dutenak eta
erabiltzen dutenak haien arteko elkarrizketan
eta haien munduarekin elkarrizketan,
belaunaldiz-belaunaldi ikaskuntzaren bidez
transmititua (Plog eta Bates, 1980)
KULTURAREN EZAUGARRIAK
Kultura sistema bat da
 Kultura ikaskuntza da
 Kulturak zentzua ematen dio errealitateari
 Kultura diferentzialki konpartitzen da
 Kultura egokitzeko gailua da eta aldakorra da
