Power point-a - WordPress.com

Download Report

Transcript Power point-a - WordPress.com

BAGERA: Bidea marraztera goaz!
XXI. mendeko Donostia euskaldun!
Zatoz zu ere San Telmora!
Maria-Jose Azurmendi
2013-5-14
POZIK BIZI GARA EUSKARAZ! :
1. Euskararekiko diagnosia
2. Euskal Herriko gizartea
3. Euskararen historia
4. Diskurtsoak eta ikurritzak (lemak, leloak)
1
1.
DIAGNOSIA
AMIA eredua: euskararen erabilerarekiko, hemen
norbanako mailan aplikatuz (1)
(Ezagutza-Klusterra, Arrizabalaga et al. 2005)
BEREIZTU:
FAKTORE:
Ahuleziak
Barnekoak + Kontrakoak
Mehatxuak
Kanpokoak + Kontrakoak
Indarguneak
Barnekoak + Aldekoak
Aukerak
Kanpokoak + Aldekoak
2
1. AMIA, AHULEZIAK (BARNEKO + KONTRAK0) (2)
Erdalduna izatea, euskaldun aktiboa ez izatea, familian
euskaldunik ez izatea, hezkuntza ez euskaraz egitea,
euskaraz espainieraz baino gutxiago jakitea, ohiturak
espainieraz
egiteko,
estresa
zein
hizkuntzan
aukeratzerakoan (Badu-Bada), espainieraz eroso eta
euskaraz konfiantza gutxirekin, beldurra zenbait
testuingurutan edo pertsonekin, sare soziala erdalduna;
garrantziaren kontzientzia falta, motibazio falta, interesa
falta, pozik euskara ez jasotzea; edo euskararen kontra
egitea, euskararekiko identitatea zatitzailea dela sinistea,
euskararekiko diruak kentzearen aldekoa, instituzio
erdaldunen aldekoa izatea,…
3
1. AMIA, MEHATXUAK (KANPOKO + KONTRAKO) (3)
Zonalde erdaldunean sortu+bizi, familian euskaldunik ez
izatea, hezkuntzan A-ereduan ikasia izana, sare
erdalduna izatea, giro erdaldunean bizi, ikusi+entzun
espainieraz ia bakarrik, euskarari errentagarritasun
eskasa ikustea, prestigioa ere eskasa sumatzea,…;
Euskal Herriak berezko Estatua ez izatea, ukipen
egoerako menpekoa izatea, egoera ez-demokratikoan
egotea, etika ekolinguistikoa ez gordetzea, Europako
gomendioak ez betetzea, hezkuntzan eta kulturan
gabeziak, administrazioa menperatuta, ekonomia ere
menperatuta, beharrezkoa ez izatea, lidergoa duten
askok erdaldunak izatea, boterea dutenak asimilazio
politika erabiltzea euskal hizkuntza + kulturarekin,…
4
1. AMIA, INDARGUNEAK (BARNEKO + ALDEKO) (4)
Euskaldun aktiboa izatea, euskaraz espainieraz baino
gehiago edo hainean jakitea (formalki+informalki), familia
euskalduna izatea, hezkuntzan D-ereduan ikasia izana,
Unibertsitatean ere euskaraz ikasia izana, sare soziala
euskalduna nahi izatea, euskararen indarberritze +
biziberritzearen aldekoa izatea, motibazio integratiboa
gehienbat izatea (baita instrumentala, komunikatiboa, …
ere), Euskal Herriarekin eta Euskararekin identifikatzea,
euskararen aldeko independentziarekin bat etortzea, ahal
den neurrian euskaraz bizitzea (lanean, administrazioan,
ekonomian, solasaldian, erosketetan, hedabidetan,…),
elkarteren batean (BAGERAn, adibidez orain) edo
ekintzaren batean (KORRIKAn, adibidez) partehartzea,
…
5
1. AMIA, AUKERAK (KANPOKO + ALDEKO) (5)
• Sare euskalduna izatea, zonalde euskaldunean
sortu+bizi, ikusi+entzun euskaraz gehienbat, euskararen
balio erantsia, errentagarritasuna, prestigio soziala
handia eta erakargarria eranstea (lidergoak ere
euskaldunak direnak aprobetxatuz), instituzioak +
erakundeak + elkarteak + taldeak + pertsonak
euskaldunak aprobetxatzea ere, euskaraz bizitzea eta
horrela pozik bizitzea,…;
• Errazena litzateke: berezko Estatua lortzea, egiazko
berezko
politika
linguistikoa
izatea,
egoera
demokratikoan egotea, etika ekolinguistikoa gordetzea
euskara normaltzeko (bere indarberritze+biziberritze
prozesuaren bitartez), hizkuntza normala eta ofiziala
(benetan)
izatera
iristea,
Euskal
Herri
osoa
euskalduntzea (zonalde linguistikoak bereizteko beharrik
ez izateko), Euskara normaldu ondoren eta herritarrak
euskaldunak izatea lortuz, baita “eleanizduntasun
indibiduala” ere bultzatzea,…
6
2.1. E.H.ko GIZARTEA: ANIZTASUNA
E.H.ko Gizartea oso egoera anitzean eta konplexuan dago,
nahiz eta Europan egon eta erlatiboki txikia izan.
Bereiztu ohi ditugu, orokorrean eta euskararekiko ere,
ondoko alderdi anitzak, AMIA bitartez aztertu
beharrekoak ere, diagnosia ziurrera iritsi ahal izateko:
• Zonalde politikoak, Espainia eta Frantzia Estatuen
menpekoak, …
• Ukipen egoeran egonda, Euskal Herriko politika,
ekonomia, hizkuntza, kultura,… menpeko pozizioan
dago, libertaterik gabe aukeratzeko eta ezartzeko, …
• Zonalde sozio-linguistikoak, positiboki erabili ordez
(euskalduntzeko, programa bereziak eta egokituak
erabiliz, adibidez), negatiboki erabiltzen dira askotan
(euskalduntzea oztopatuz), …
• Eremuak: familia, hezkuntza, lana, solasaldia,
ekonomia, administrazioa, kalea, hedabideak, …
• Arloak: zientzia ezberdinak, adierazpen kulturalak, …
7
2.2. E.H.ko GIZARTEA: ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (1)
Psikologia Sozialak, eta beste zientzia batzuk ere, bereiztu
ohi dituzte baita “pertsonekin” lotzen diren egoera
anitzak ere, edo “analisi eta aplikazio mailak”:
•
PERTSONAK:
(1)
Norbanakoak,
bakoitzaren
nortasunarekin,
identitatearekin, bere indar-guneak eta ahuleziak, …
(2) Pertsona-artea, helburuak, erkaketa, harremanak,
komunikazioak, berdintasuna bai/ez, positiboki bai/ez,
…
•
TALDEAK:
(1) Talde bakoitza, helburuak, barne-antolakuntza +
aniztasuna + harremanak, ondo sentitzearen beharra,
…
(2) Talde-artea, helburuak, erkaketa eta posizioak,
harreman positiboak bai/ez, berdintasuna bai/ez,
inposizioa bai/ez, adostasuna bai/ez, komunikazioak
eta pertsuasioa, “artaldi” eta “ardi beltza”ren
8
fenomenoak, …
2.2. E.H.ko GIZARTEA: ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (2)
• ORGANIZAZIOAK:
(1) Elkarte sozialak (pribatuak): Bagera, Soziolinguistika
Klusterra, Kontseilua, AEK, ...
(2)
Instituzio
ofizialak
(publikoak):
Jaurlaritza,
Parlamentua, Aldundiak, Udaletxeak, Eudel,…; baina
falta zaigu garrantzitsuena: gure berezko Estatua.
(3) Erakunde erdi-sozialak + erdi-ofizialak (erdi-pribatu +
erdi-publikoak): Unibertsitateak, Alderdiak, Sindikatuak,
Konfebask eta Adegi, Udalbiltza, KutxaBank, EkoGune,
Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, ...
• Mugimendu sozialak: maila berezia dena, nahiz eta
jende askokoak izan, organizazio eskasekoak direnak
gehienetan. Gurean nahiko errazak dira.
• Auzolan: berezia, nahiko erraza zori onez, beharrezkoa.
• Manifestazioak: bereziak, errazak hemen, …
• Festak: bereziaz gain, pozgarriak, egokiak euskararako. 9
2.2. E.H.ko GIZARTEA: ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (3)
• Maila guzti hauek oso garrantzitsuak dira euskararekiko:
onerako eta txarrerako ere, hauetan ematen direlako
eragina duten kanpoko faktore nagusiak: bai Aukerak
(aldekoak) eta baita Mehatxuak (kontrakoak) ere. Bietatik
ematen dira egunean euskararekiko, batez ere bereiztu
ditugun hiru organizazio mota hauetan.
• Hala ere, zenbat soziologo esaten dute “mundu likido,
gaseoso” batean bizi garela: zalantzagarria, aldakorra,
ziurgabetasunekoa,…, bultzatzen duena bai taldeak, eta
baita bestelako gizarte mailak ere, funtsik gabekoak eta
mantendu ezinekoak gertatzea, gehienbat gazteen
artean: horrela ote da gurean ere, euskararekiko?, zein
neurritan?
10
2.2. E.H.ko GIZARTEA: ANALISI+APLIKAZIO MAILAK (4)
ESTATUA da organizazio nagusia, instituzio ofizial eta
publiko nagusia, gizarte bateko edozein gauza
garrantzitsurako beharrezkoa dena, baita euskararen
normalkuntzarako ere: oraindik ez duguna, nahiz eta
ezinbestekoa izan.
• Honi buruz ere, badago eztabaida egin beharra gure
artean, zeren hau lortzea behar luke izan lehentasunezko
helburua, hori lortu eta gero litekeenak direlako bestelako
helburuak lortzea: demokrazia izatea, krisi ekonomikoa
konpontzea, krisi ideologikoa gainditzea, eta abar, eta ez
alderantziz, Euskal Herriaren kontrakoek sinistu arazi egin
diguten bezala (ORREAGA Elkartea, 2013).
• Esango nuke, bi Estatu dominatzaileak (Espainia eta
Frantzia)
nahiko
lortu
dutela
gurekin
gu
“babesgabetasun ikasia” moduan funtzionatzea, zori
txarrerako.
• Euskal Herria berezko estatu normala izateak ekarriko
luke, besteak beste, EUSKARA gure hizkuntza ofiziala
lortzea eta normala izatea, Europan normalak diren11
bezala beste askok.
2.3. E.H.ko GIZARTEA: ARTEKOTASUNA
• Hau da, egun, zerbait geoz eta gehiago gertatzen ari
zaiguna gurean, euskararekiko gehien bat, gure zori
onerako: 1) bai elkarte-artean, 2) elkarte eta erakunde
artean, 3) erakunde-artean, 4) erakunde eta instituzioen
artean, 5) guzti hauek eta pertsona edo talde artean ere.
• Esango nuke, gure berezko Estatua lortu arte, egoera hau
dela, jadanik egunean, aukera aberatsena euskararen
indarberritzean eta biziberritzean eragiteko, praktikan
behintzat. Esango nuke ere miraria dela horrenbeste
organizazio ezberdin egotea, Euskal Herri osoan,
euskararekiko, nik dakidan neurrian erabat berezia dena
gure Herri honetan, sinistu ezina gertatzen dena
nazioarteko soziolinguistika aplikatuan.
• Horregatik ere, harrigarriagoa zaigu ikustea zenbait
energia inbertitzen dugun euskararen biziberritzean,
lortzen dugun etekin eskasarekin erkatzen badugu (nire
iritziz, noski): nola da posible azken 40 urtetan lortu dena
asko dela, lorpen oso positiboa dela, esatea?, nola sinistu
daiteke horrelako diskurtsoa?, ezagutzen al dugu
12
euskararen historia?
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (1)
1)
•
•
•
•
Euskara jakite mailan, nola azaldu: 1) 1900-1970 arteko 70
urtetan, eta 2) 1970-2010 arteko 40 urtetan gertatu zaiguna?, nahiz
eta horrenbeste energia soziala erabili euskalduntzean?: arrazoi
nahikoa, hau, Euskal Herria berezko Estatua lortzeko ekitearen
beharra.
1900ean: populazioaren %80 inguru euskalduna zen, eta hauen
artean erdiak (populazioaren %40) euskaldun elebakarrak,
erdaldun elebakarrak %20 zirelarik, eta
1970ean: euskaldun elebakarrak desagertu dira, euskaldunak
elebidunak (aktiboak, suposatzen da) bihurtu dira eta bakarrik
populazioaren %24 inguru dira, eta erdaldun elebakarrak berriz
%75 dira. Hau da 70 urtetan gertatutakoa.
2006ean: (EJ/GV, 2008), 16 urte eta gehiagokoen artean: elebidun
aktiboak populazioaren %30,1 dira, elebidun pasiboak %18,3 dira,
eta erdaldunak %51,5 dira. Hau da: 40 urtetan lortu dena
populazioaren euskalduntze prozesuan, bakarrik da: 1) erdaldunak
%75tik  %51ra pasatzea, 2) euskaldunak, denak elebidunak
izatea: aktiboak %24tik  %30ra pasatzea, eta %18 pasiboak
lortzea. 70 eta 40 urtetan gertatutakoa antzekoak al dira?
Badakigu ere elebidun aktiboak: 16 urte baino gutxiago duten haur
eta gazteen artean %65 inguruan dabiltzala; baita 16-24 urte
artekoak %57,5 direla; edo Gipuzkoan %49,1 direla.
13
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (2)
2) Euskara erabiltze mailan, egoera ez da hobea, azterketa
guztiak adierazten duten bezala.
• Arrazoi asko erabiltzen dira egoera hau azaltzeko: 1) teorikoak
batzutan (adibidez “eredu matematikoa”, J.L.Alvarez-Txillardegi, X.
Isasi), 2) enpirikoak bestetan, adibidez: eskolatik edo familiatik
kanpo egoera erdalduna da nagusi, oraindik; euskaraz ez baduzu
espainiera bezain edo gehiago ezagutzen, hizkuntza hauek
erabiltzen dira errazagoa delako (“ekonomi-lege psikologikoa”);
ikasi dena da batez ere “euskara formala”, baina ez “euskara
informala”, hau izanik gehienetan erabilgarriagoa; aisialdian
euskaraz erabiltzen ez dutenak, bestelako eremutan oraindik
gutxiago erabiliko dute; zenbait eremutan derrigorrez espainiera
erabili
beharra
(osasungoan,
administrazioan,
dendetan,
tabernetan,…) ohiturak sortzen dituzte, nekezak gero aldatzeko
direnak (“ekonomi-legearen” arabera); estresa ere dago zein
hizkuntzatan hizketan hasi aukeratzerakoan; …
• Guzti honengatik: 1) EUSKARAK ZENTRALITATEA bete behar du
gure gizartean (zer da ba Euskal Herria?), 2) ERABAKI POLITIKO
berriak ezinbestekoak ditugu, gure berezko Estatua lortu arte.
14
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan (1)
(Badu-Bada Erakusketa: STM, 2012-13):
“EL EUSKARA SE PERDIÓ DE FORMA NATURAL (?):
1768: Se prohibe el euskara en la enseñanza de las primeras letras
(Real Cédula de Carlos III)
1772: Se prohiben los libros de contabilidad para comerciantes en
euskara (R.C. Carlos III)
1776: Se prohiben los libros en euskara (Conde de Aranda)
1801: Se prohibe todo tipo de representaciones teatrales en euskara
1803: Una denuncia particular sobre castigos corporales infligidos por
hablar euskara en la escuela
1857: Obligatoriedad de la escolaridad únicamente en castellano (Ley
Moyano)
1862: Se prohibe el euskara en todo tipo de escrituras públicas
1867: Se prohibe el euskara en todo tipo de obras dramáticas (Real
Orden de Isabel II)
1902: Orden en la que se castiga a los maestros que enseñan en su
idioma o dialecto (R.O. de Alfonso XIII y Romanones)
15
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan (2)
1923: Prohibición del euskara en actos oficiales (Alfonso XIII y Primo
Rivera)
1925: Se retiran los libros de texto en euskara y suspensión de empleo
y sueldo a quienes enseñen en dicha lengua
1937: Prohibición de hablar en euskara
1938: Se excluye el euskara de los registros
1939: Exclusión del euskara en la rotulación de hoteles
1940: Excluido en Tribunales y Comercios
1944: Prohibido en las escrituras públicas
1947: Prohibido en las revistas
1948: Prohibido en las escuelas
1954: Prohibido en las radios
1964: Prohibido en discos y publicidad
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!”
“EL VERDADERO MISTERIO DEL EUSKARA ES SU
PERVIVENCIA, NO SU ORIGEN” (Koldo Mitxelena)
16
3.3. EUSKARA GAUR, EAEan: BIZIRIK DA …
(Badu-Bada: STM, 2012-13)
BADU:
Entzulerik, ikuslerik, hiztunik, irakurlerik, malgutasunik,
bizitasunik, blogaririk, zibernautarik, babesik, eskolarik,
lurralderik, araurik, baliorik, sortzailerik, aitormenik,
prestigiorik, gaitasunarik, botererik, pozgarritasunik, …
BADA:
Idazten, ukitzen, mugitzen, inprimatzen, asmatzen, digitala,
ikusten, ezinbestekoa, maitatua, entzuten, erabilia, bizia,
defendatzen, berezkoa, transmititzen, irakasten, ikasten,
idazten, aldatzen, errespetatua, beharreskoa, …
17
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (1)
• Gauden egoeran, eta oraingoz, Euskararen alde egitea
beharrezkoa zaigu, sentsu guztietan: 1) bai
kuantitatiboki, populazioarekiko, 2) baita kualitatiboki ere,
modu erakargarriak erabiliz. Adibidez, aipatu dugu zein
garrantzitsua
den
euskararekiko
artekotasuna
bultzatzea: (1) bai euskararen aldekotasun aktiboa
indartzeko, (2) baita euskararen presentzia, ikuspena +
entzumena + idazmena ere, handitzeko eta gerturatzeko.
• Egun, garrantzi berezia ematen zaio erabiltzen diren
diskurtsoak nolakoak diren, aipatutako helburuak
lortzeko, nolakoak behar duten izan erakargarriak
gertatzeko, euskararen aldekotasuna indartzeko; besteak
beste: 1) diskurtso positiboak behar dute izan:
ikusmina sortu, partehartze gogoa piztu, estimulagarriak
gertatu, motibagarriak izan, eta abar, 2) euskararekiko
ikurritzak ere positiboak behar dute izan, bereziak,
erakargarriak,
estimulagarriak,…:
“komunikazio
konbentzitzaile + pertsuasiborako” modukoak.
18
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (2)
• Horrela: 1) lehenbizi egin beharrekoa da nolakoak
erabiltzen diren jakitea eta aztertzea, 2) gero
proposamen batzuk emateko. Horretarako oso
baliagarria zaigu BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 86
(2013, 1): Euskararen Framing berriaz, zenbaki
monografikoa dena: (1) euskararekiko diskurtso berri
baten beharra zergatik dugun + nolakoak behar duten
izan aztertzen ditu, euskararen aldekotasun aktibo
orokorra lortzeko, (2) nolakoak behar duten izan ere
erabiltzen diren Euskararekiko ikurritzak, bizitza eta
pozarekin lotuz; adibidez, nik proposatzen dut mintegi
honek duen izenburua: Pozik Bizi Gara Euskaraz!
• Ikurritzak asko ditugu, bai historikoki, baita egun ere,
organizazio mota gehienak berea dutelako, mugimendu
sozialak ere, ekintza askok ere,…; gainera, aldatzen
joaten dira, horrela: 1) bai gure ahalmen sortzailea
erakusten dugu, 2) baita harrigarria gertatzen da ere
hartzaileentzako eta, horrela, eraginkorragoa. Adibide
moduan, ondoan adieraziko ditut KORRIKAko historian
19
erabili direnak, hau gertukoa zaigulako.
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (3)
KORRIKAren historia: 1980an lehena (18 edizio), AEK
Elkarteak antolatuz, E.H. osoa zeharkatuz, bakoitza bere
ikurritza eta abestiarekin (Sustatu.com, 2013-03-24):
• 1980 (1): Zuk ere esan bai euskarari (Korrika 1; Xabier
Amuriza)
• 1982 (2): AEK, euskararen alternatiba herritarra eta
herriaren erantzuna euskararen alde (Korrika 2;
Akelarre)
• 1983 (3): Euskaraz eta kitto! (Korrika 3; Egan)
• 1985 (4): Herri bat, hizkuntza bat! (Korrika 4; Lontxo
Aburuza)
• 1987 (5): Euskara, zeurea (Korrika 5; Oskorri)
• 1989 (6): Euskara Korrika eta kitto eta Euskal Herriak
AEK (Gu AEK-koak gara; Xanti eta Maider)
• 1991 (7): Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria
(Korrika 7; Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe)
• 1993 (8): Denok maite dugu gure herria euskaraz (Aide
20
Korrika; Tapia eta Leturia)
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (4)
• 1995 (9): Jalgi hadi euskaraz (Bizi ganoraz; Maixa eta
Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera)
• 1997 (10): Euskal Herria Korrika! (Euskal Herria
Korrika; Gozategi)
• 1999 (11) : Zu eta ni euskaraz (1 eta 1; Joxe Ripiau)
• 2001 (12): Mundu bat euskarara bildu (Big Beñat;
Fermin Muguruza)
• 2003 (13): Herri bat geroa lantzen (Gero bat gaurdanik;
Mikel Laboa eta Ruper Ordorika)
• 2005 (14): Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!
(Ni ere bai; Afrika Bibang)
• 2007 (15): Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari,
euskarari, herriari (Heldu; Niko Etxart eta El Drogas)
• 2009 (16): Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon
herrira! (Ongi etorri laguna; Betagarri)
• 2011 (17): Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari (Pausoz
pauso euskalakari; Gose)
• 2013 (18): Eman Euskara Elkarri! (Bagoaz; Esne
21
Beltza)
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (5)
Beste adibide erakargarriak dira euskararekin jolastu +
ondo pasa + lagunak egin + pozik bizitzea + …
bultzatzen dutenak. Adibide moduan Kike Amonarriz
jarri daiteke, gure artean ondo ezaguna delako:
• “Kike Amonarriz: «Euskararekin jolasteko hamaika
modu badaudela erakutsi digu»”
• paperekoa.berria.info | gaur (2013-5-5): 14:13 | #
“Filologo eta soziolinguista izaki, Kike Amonarrizek
(Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskararekin ondo pasatzeko
sistemak aurkitzea izan du betidanik kezka eta afizio.
Txiste kontalari gisa, egin zituen lehen urratsak ETBn.
2006. urtetik, Mihiluze lehiaketan gauzatu du
euskararekin jolasteko grina hori. Zortzi denboraldi,
1.117 saio eta 2.400 lehiakide inguru platotik igaro
ostean, maiatzaren 15ean azken saioa emango dute.
Indartsua izango da oso Biba Mihiluze: lehiakide
bereziak eta ikus-entzuleentzako sariak” (zori txarrez,
berriro ere,nire ustez; 15eko azken saioa zoragarria!) 22
BUKATZEKO:
POZIK BIZIKO GARA EUSKARAZ!
Esandako guzti hau:
Gutako norbanako bakoitzak: hausnartzeko,
kokatzeko eta erabaki aktibo positiboak
hartzeko !!!
MILA ESKER, BAGERA Elkarteari eta
hemen zaudeten guztioi !!!
23