TXISPUN PAILAZOA Unai Belaustegik idatzi zuen Lea-Artibai eta Mutrikoko HITZAn Medikuak atea iriki zuen, eta gizonezko bat zeukan sartzeko Zain. Heldua zen.

Download Report

Transcript TXISPUN PAILAZOA Unai Belaustegik idatzi zuen Lea-Artibai eta Mutrikoko HITZAn Medikuak atea iriki zuen, eta gizonezko bat zeukan sartzeko Zain. Heldua zen.

TXISPUN PAILAZOA Unai Belaustegik

idatzi zuen Lea-Artibai eta Mutrikoko

HITZA

n

Medikuak atea iriki zuen, eta gizonezko bat zeukan sartzeko Zain.

Heldua zen. Ezezaguna. Arraroa, herri txikia baitzen ura, eta guztiak esagutzen baitziren.

“Egunon! Sartu barrura,mesedez”, Esan zion medikuak.

Medikua bere mahai ederrean jarri zen. “Ze moduz zaude?”, Galdetu zion idazmahaiaren aurreko aldean jartzen ari zen gizonari. “Oso gaizki nago”, erantzun zion hark.” Zer duzu ba? Sukarra, mina, ondoeza?

“Ez, goibel nago. Triste. Goizean goizetik, jaikitzen naizen momentutik bururik ezin altxatuta ibiltzen naiz. Ez dakit zer egin, eta ez dut horrela jarraitu nahi”.

Medikua harrituta geratu zen. Ez zen ohikoa.

Berarengana etortzen zirenek beste arazo batzuk izaten zituzten.

“Zer egin?”, pentsatu zuen medikuak.

Orduan, ideia bat otu, eta honela hasi zitzaion bere aurrean zeukan gizonari.

“Begira, egun hauetan, Txispun pailasoa dabil gure herrian.

Astebururako saio berezi bat prestatzen ari da. Joan zaitez bere funtziora, eta ikusiko duzu nola askoz alaiago jarriko zaituen.

Txispun pailasoa zoragarria da.

Medikoa emozioz betetzen ari zela antzematen zen. Begiak zabal-zabal eginda, aurrean zuen gizonaz ahaztu zen bereala, eta Txispun pailazoaz hitz egiten jarraitu zuen.

“Txispun, munduko pailazorik abilena da.

Munduko herri eta hiri guztietan ibili da. Milioika pertsonek ikusi dituzte bere funtzioak, eta guztien guztokoa izan da.

Horregaitik, Txispun pailazoari ez zaio ezer falta.

“...Aberatsa da. Pailazorik aberatsena.

Jauregi handi batean bizi da.

Munduko emakumerik ederrenarekin dabil, eta nahi duenean nahi duena erosteko ahalmena omen du.

“...Duela gutxi, Pazifikoko uharte bat erosi omen zuen Txispunek. Hori bai pailazoa hori ! Joan zaitez berarengana eta arazo guztiak konponduko dizkizu, ikusiko duzu!”

Eta azkenean, medikua isilik geratu zenean, bere aurrean eta ia ahorik zabaldu gabe jarraitzen zuen gizon hark, zera bota zion.

“Mediku jauna, barkatu, baina ni neu naiz Txispun pailazoa”.