Zaldibiako Txistulariak Irakasten aritu zirenak Manuel Etxeberria Sukia •Zaldibian jaio zen, 1922/12/17an. •Zaldibian hil zen, 1993/07/26an. •Seminarioan ikasi zuen musika. •Egon zen lekuetan organista izan zen: Ekuadorren,

Download Report

Transcript Zaldibiako Txistulariak Irakasten aritu zirenak Manuel Etxeberria Sukia •Zaldibian jaio zen, 1922/12/17an. •Zaldibian hil zen, 1993/07/26an. •Seminarioan ikasi zuen musika. •Egon zen lekuetan organista izan zen: Ekuadorren,

Zaldibiako
Txistulariak
Irakasten aritu zirenak
Manuel Etxeberria Sukia
•Zaldibian jaio zen, 1922/12/17an.
•Zaldibian hil zen, 1993/07/26an.
•Seminarioan ikasi zuen musika.
•Egon zen lekuetan organista izan zen: Ekuadorren, Ataun S.
Gregorion, Zaldibian eta Beasainen.
•Erlojuak konpontzea asko gustatzen zitzaion.
•Zaldibian lan asko egindakoa: Antzerki saioak, zine
emanaldiak. Ataunen ere zine emanaldiak izaten zituen.
•Txistulari taldea sortu zuen: Jose Manuel Galarraga
Mendizabal, Arizkorreta, Patxi Etxeberria, Inaxio
Mendizabal....
Xalbador Etxeberria Tolosa
•Zaldibian jaio zen, 1934/12/07an.
•Seminarioan ikasi zituen solfeoa eta pianoa, baina txistua
ikasi zuen gogoz. Sakramentinoetako taldea osatu zuten.
•Zaldibian, Xalbador Garmendiak eta biak, solfeoaeta txistua
erakutsi zien gazteei.
•Haien lema “Norberak dakiena besteei erakustea” izan zen.
•Zaldibian jotzeaz gainera, leku askotara ere joan ziren
txistulariekin: Tolosara, Zumarragara, Altsasuko txapelketa
batera...
•Tolosako Parrokiako koruan kantatzen du.
Xalbador Garmendia Etxeberria
•Zaldibian jaio zen,1932/09/20an.
•Sakramentinoetan Martin Gorostidirekin eta Casimiro Eguesekin
ikasi zuen musika.
•14 urterekin Sakramentinoetako organista izan zen. Gero, Iruñean,
Villaron eta Erroman ere (ikasten ibili zen lekuetan) organista izan zen.
•Tolosara itzuli zenean musika arlo guztiaren zuzendari jarri zuten.
•Donostiako Antiguako Elizan jotzen zuen organoa eta orain Anoetako
organista da. Konstantinoren ondoren Zaldibian ere organista izan zen.
•1968an Zaldibian koru bat sortu zuen. Haurrei musika erakusteko
klaseak antolatu zituen.
•Anoetan zaharren korua zuzentzen du, herrian kantatzeko.
Nekane Arruabarrena Eskisabel
•Zaldibian jaio zen, 1950/02/12an.
•Beasaingo Txanborekin ikasi zuen txistua jotzen.
•Zaldibian, Abaltzisketan eta inguruko herrietan aritu
zen txistua jotzen.
•Zaldibian aritu zen txistua irakasten.
Malores Etxeberria Arrese
•Zaldibian jaio zen, 1957/06/15ean.
•Manuel Etxeberriaren iloba da.
•Euskarako teknikaria da Hernaniko Udalean.
•Xalbador Garmendiarekin, Xalbador Etxeberriarekin
eta Beasaingo Txanborekin ikas izuen solfeoa eta txistua
jotzen.
•Ondorengo belaunaldiei zekiena erakusten aritu zen.
Tere Irastortza Garmendia
•Zaldibian jaio zen, 1961/02/23an.
•Xalbador Garmendiarekin, Xalbador Etxeberriarekin
eta Beasaingo Txanborekin ikasi zuen solfeoa eta txistua
jotzen.
•Ondorengo belaunaldiei zekitena irakasten aritu zen.
•Gitarra jotzen ere ikasi zuen Zaldibian, Tolosatik joaten
zen irakasle batekin.
•Irakaslea eta idazlea da.
Garbiñe Mendizabal Mendizabal
•Tolosan jaio zen, 1961/08/28an.
•Euskal Filologian lizentziatua eta HIZNET Hizkuntza
Plangintzan Gradu-ondokoa.
•Euskara teknikaria Ordiziako Udalean.
• Zaldibian ikasi nuen solfeoa eta txistua jotzen.
•Txistua irakasten aritu zen hainbat urtetan Ataunen.
Izaro Garmendia Irastortza
•Zaldibian jaio zen, 1969/12/12an.
•Ordizian hasi zen solfeoarekin, Karlos Jimenezekin pianoa jotzen
eta Eskuderorekin harmonia ikasi zituen.
•Trikitixa Iñaki Malbadirekin, panderoa Ramonekin eta txistua
Teresita Irastorzarekin eta Xalbador Etxeberriarekin ikasi zituen.
Alboka eta txalaparta ere jotzen ditu.
•Trikitixa irakasten aritzen da Zaldibian eta Lizarrako ikastolan.
•Zapotxin taldeko kidea izana.
•Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazo taldeko kidea izana.
•Potxin Patxin pailazo-bikotea osatu zuten geroago.
•Hainbat obra konposatu du.
Lander Beloki Mendizabal
•Zaldibian jaio zen, 1971/03/05ean.
•Ekonomian doktorea da.
•Xalbadorrekin eta Tere Irastortzarekin ikasi zuen
solfeoa eta txistua jotzen.
•Harmonia, abesbatzako kantua eta Klarinetea jotzen
ere ikasi zuen.
•Txistularia eta Goiztiri txarangako kidea izan zen.